Grafitiak eta pintadak fatxadetatik ezabatzeko kanpaina abiarazi du Lekeitiok
Udalerriko fatxadetan tamalez agertu ohi diren grafiti edota pintadak ezabatzeko kanpaina abiaraziko du Lekeitioko Udalak, eraikinen garbiketa eta itxura zaintzea beren titularrei badagokie ere. Hala ere, Udalak abian jarri du udalerriko eraikinetako fatxadetako pintadak garbitzeko egitasmoa, doakoa, eta herritar guztien esku egongo dena
Udalak bide publikoaren ondoan dauden fatxadetan esku-hartuko du, betiere eskaera badago. Eskaera jaso ondoren, Udalak pintada/grafitia aztertuko du eta fatxadaren ezaugarriak (materiala, babes-maila, etab.) kontutan izanda bertan zerbait egiterik duen ala ez erabakiko du. Pintada/grafitia ohiko baliabideekin ezabatuko da edo pinturaz estaltzeko lanak egingo dira.
Haien eraikinetan pintadak dituztenek fatxaden jabeek hauek garbitzeko eskaera egin ahalko dute otsailaren 1etik 28ra bitartean udaletxeko bulego orokorretan edota lekeitio.eus orrialdearen tramiteak atalean.
Eskaera egiteko tramitea Lekeitioko Udalaren webgunearen bitartez egin beharko dute interesa dutenek.
Eskaera nork egin dezakeen:
- Jabekideen erkidegoko presidentea.
- Jabea (jabetza bertikala/ondasun-erkidegoa).
- Lokal-komertzialaren jabea edo errentaria.
- Aurrekoen legezko ordezkaria.
Aurkeztu behar den dokumentazioa:
- Pintadaren argazkia, koloretan.
- Fatxadaren kolore zehatzaren erreferentzia (NCS, RAL edo Pantone sistema erabilita).
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua.