Gautegiz Arteagako zenbait txoko bisitatuko ditu Olentzerok
Ikazkinak Gautegiz Arteagako hainbat auzo bisitatuko ditu, “ilusioa non-nahi zabaltzeko”
Gabon egunen etorrera ilusio handiz biziko da Gautegiz Arteagako herritarren artean. Hori dela eta, gaurkoan bi hitzordu izango dira. Alde batetik, Montorre Eskolako umeek Olentzeroren bisita izango dute, goizean. Hori dela eta, “ikazkinaren omenezko panpina bat sortu” txikiek. Eta arratsaldean herriko abesbatzaren emanaldia izango da, elizan, iluntzeko 19:30etan hasita.
Egun handia biharkoa izango da. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera Olentzeroren desfilea hasiko da, hainbat auzo bisitatuko dituena. Kanalako San Martin baselizan ekingo diote, “honako ibilbidea egiteko: 16:50ean Isla Goikoan, Isla Bekoa, Zelaixe eta Agirretan; 17:10ean Basetxetan, Zendokizen eta Mendialduan; 17:30ean Muniategi Auzoan, Portun eta Ozollon; 17:45ean Gaztelubiden, Zelaietan, Ka-tzaondon eta Eleizalden; 18:05tan Arteaga Urian, Kerixenen eta Ikusalain; 18:15ean Zelaialden, Ponponen, Zelaietan, eta Ibarrekozubi bidean; eta 18:45etan Herriko Plazan eta udaletxean”. Adierazitako ordutegia “gutxi gora-beherakoa” dela jakinaraziko dute Udaleko bozeramaileek.
Temas
Más en Bizkaia
-
Chóferes y personal informático, entre los perfiles que necesita incorporar el Banco de Alimentos de Bizkaia
-
Buscan hombres y mujeres para el rodaje de una serie en Bilbao
-
Estos son los seis carteles finalistas de Aste Nagusia en Bilbao
-
El PNV de Markina apuesta por recuperar el proyecto del bidegorri de Kareaga