Síguenos en redes sociales:

80ko hamarkadako musikako jaialdia ospatuko da Barakaldon

Datorren asteko ostiralean, abenduak 23, 80ko hamarkadako musikari omenaldia egingo dio Barakaldok, horri buruzko jaialdi bat antolatuz. Ekitaldia Anaiak parkean ospatuko da, eta bertan garai horretako abestirik famatuenak jarriko dira, jendea dantza dezan.

"Ziur gaude ekintza honek herritar askoren arreta piztuko duela, garai haiek gogoratu eta benetan paregabeak diren abestien erritmoetara itzuli nahi izango dutelako" azaldu du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak.

80ko hamarkadako jaia Roberto Rodríguez eta Miguel Ángel Monedero DJek, Radio 7 irratiko esatariek, dinamizatuko dute. 80ko hamarkadan zehar mundu mailako joera markatu zuten artista ugari daude, besteak beste honako hauek: The Police, Duran Duran, Bon Jovi, Queen, Michael Jackson, Madonna, George Michael, Whitney Houston, U2, Genesis, Depeche Mode, Bruce Sprinsteen, Bryan Adams, Elvis Costello, R.E.M., Van Halen, The Cure, Phil Collins, eta beste asko. Horietako batzuek gaur egun ere jardunean jarraitzen dute, arrakasta handiak sortuz.

Estatu mailan Alaska y los Pegamoides (gero Alaska y Dinarama izan zirenak), Radio Futura, Nacha Pop eta Los Secretos bezalako taldeak nabarmendu ziren, nahiz eta ez diren bakarrak. Guztiak La Movida Madrileña mugimenduaren barruan sar daitezke.

Mugimendu horrek musika-arloa gainditu zuen, eta era guztietako artera hedatu zen, zinema, literatura, argazkigintza, telebista edo pinturara. Canterok adierazi duenez, "ezin da eztabaidatu garai honek izaera berritzaileak ireki zituela musika-eskaintzan, eta, aldi berean, gaur egun ezagutzen dugun musikaren sorreran eragin zuzena izan duten ikasgai baliotsu ugari utzi zituela etorkizuneko urteetarako". "1980ko hamarkadan nagusi izan zen generoetako bat disko-musika edo dance-musika izan zen, baina teknoa, elektro-pop¿ estiloak ere zabaldu ziren, ordura arte entzundakoaren guztiz kontrakoak zirenak. Musika mota honek dantzara gonbidatzen gaitu, horregatik, datorren ostiralean ekintza honetaz gozatzera gonbidatzen ditugu herritarrak" adierazi du zinegotziak.