Merkatirtza eta ostalaritzan erabilgarri diren 4.000 bonu izango dira azaroaren 19ra arte Bermeon, udalerriko 96 estabezimenduetan eskuragai direnak. Kanpaina berezia abiarazi du Udalak, “tokiko kontsumoa inda-rtzeko”, Kepa Zumeta zinegotziak esan zuenez. Azken urteetan horrelako ekimen ugari egin izan dira, “gure kaleei behar duten alaitasuna emateko”.

“Merkataritza edo ostalaritza establezimenduetara hurbildu eta NAN-a erakutsi besterik ez da egin beharko”, azaldu dutenaren arabera. “Bi bonu mota kaleratuko dira: merkataritza establezimenduetara bideratutakoak eta ostalaritzan erabili ahal izango direnak. Hori bai, herritar bakoitzak, gehienez ere, bakoitzetik laudeskontu bonu erabiltzeko aukera izango du”. Merkataritzarako 15 eurokoak izango dira bonuak –20 euro gastatzea ahalbidetzen dutenak–, eta 5 euro ostalaritzakoak –10 euro kontsumitzea ahalbide-tzen dutenak–.