Murueta prest da jada bi urtetan izandako geldialdiari agur esateko eta Andra Mari jaiak behar bezala ospatzeko. Eta horretarako gastronomiak txoko berezia izango duen egitaraua diseinatu eta kaleratu berri dute, izan ere, irailaren 10ean, larunbatean protagonismo berezia izango dute paella eta tortilla txapelketek, jardunaldi horretan goiz eta arratsalde herriko koadrillak lan eta lan izango direlarik.
Hala ere, Muruetako Andra Mari jaiei hasiera irailaren 8an emango diete. Eguerdiko mezaren ostean, arratsaldean ekimen bereziari ekingo zaio. Izan ere 19:00etan Muruetako Sokatira Taldeko eta Gernika Rugby Taldeko mutilak eta asto baten arteko desafioa izango da. Hurrengo jardunaldian, umeen jolasak izango dituzte txikienek, baita edadez nagusiagoak direnek mus arineko txapelketa. Ostean, gaua helduta, Gau Argi taldearen erromeria eta DJ Giorgioren txanda izango da.
Jardunaldu potoloena larunbatean izango da, irailaren 10ean. 11:30etan ezarri dute paella lehiaketan izena emateko hitzordua, eta 13:00etan Kantu Kantariren abestietaza goza-tzeko aukera izango da. 14:00tatik aurrera izango da paellak erakusketari eta sari banaketari ekiteko ordua. Arratsalde partean tortilla lehiaketa ere izango da, 15.00etako izen ematearen ostean 19:00etan emango dituztelarik sariak. 21:00etan emango zaio hasiera gaztetxeoentzako eta helduentzako antolatutako play back lehiaketari eta ostean DJ Giorgioren txanda izango da. Azkenik, igandean, eta mezaren ostean, Urdaibai Dantza Taldearen emanaldia izango da plazan –12:30tan– eta Euskadiko aizkolari gazte eta helduan erakusketa ere izango da. Jaien amaiera 15:00tan jarri dute. – I. Fradua