Ohiko gozagarriekin, aurki hasiko dira gernikarrak euren festetaz betiko giro onean gozatzen. Iparragirre Rock Elkarteak eta Athletic Clubeko Asier Villalibre pregoilari papera beteko dute, eta txupinazoari ekin ostean, jaitsierari ekingo diote herritarrek. Abuztuaren 14ko 20:45etik aurrera, eztanda egingo du Gernika-Lumok. Lau egunetan algara izangoda nagusi abuztuaren 18ko gauera arte, betiko Andra Maria eta San Roke jaietako eskaintzarekin: musika kontzertuak Pasealekuan –Dientes de Luna, Oxabi, Mrrina Gris, The Clams, The Riff Truckers, Porco Bravo...–, kultur emanaldiak, sukalki txapelketa, mozorroen desfilea, kantaldiak eta dantzaldiak, zesta punta lehiak...

Asier Villalibrek pregoilari papera beteko du

Jose Maria Gorroño alkateak deia luzatu die herritar eta bisitariei “festa hauetan ez uzteko beldurrari elkartasunaren gainetik egoten”, Hala egingo dute. Bi urteko itxaronaldia amaituta, pandemia iraganean utzita, festak “herriarentzat pozgarri” izate nahi du Gorroñok. Eta hala izango da betiko ekitaldiak eta jaiegunak mantenduta. Bada, eta abuztuaren 14ko Bezperada Egunaren ostean, abuztuaren 15ko Andra Mari egunak hainbat gozagarri izango ditu. Besteak beste, meza nagusia eta erregelak egongo dira 12:00etatik aurrera Andra mari eliza parean, Gargantua izango da eguerdian Gernika-Lumoko kaleetan zehar –12:30etan Adolfo Urioste kaletik hasita–, arratsaldean Euskal Ligarako puntuagarria den Lumotik Merkurio iturrirako XLI. goitibehera txapelketari ekinez. 16:30etan ekingo diote. Geroxeago, eta Lilibertsok antolatuta, Aitor Etxebarriazarraga, Onintza Enbeita, Miren Artetxe eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek emanaldia eskainiko dute Seber Altube auditorioan.

Jaiei ekinda, oraindik ere izango ad zer egin Gernika-Lumon. Abuztuaren 16ko San Roke egunarekin jarraituko dute. Egun horretan tradizioak betetzeko aukera izango da –meza eta Uriko aurreskua dantzatuko du Elai Alai dantza taldeak–, baina baita mota ezberdinetako ekitaldietan parte hartzeko. Hala nola, jardunaldi horretan apar jaian parte hartzeko aukera egongo da, baita Gernikako garrafie eta txisgorra dastatzeko aukera, euskal kantekin poteatzeko edota erraldoi eta buruhandien konpartsarekin goza-tzeko.

Egunak, hala ere, hitzordu nagusi bat izango du: XXI. sukalki txapelketa, non ehunka koadrilek emango duten izena. 25 urtetik beherakoek sari berezia izango dute, baina gernikar koadrila guztiek ederki asko gozatuko dute jardunaldiarekin. Taberna eta elkarteek ezarritako mahaietan jarrita, herriko kaleetan barrena, bazkari herrikoiari ekingo diote 15:00etatik aurrera. Bazkalostean, Lilibertso bertsolari gazteak eta trikitilariak mahairik mahai arituko dira, giroa berotzen. Sakatu elektrotxarangak altxaraziko ditu gernikarrak bapo jan eta edan ostean, 19:00etan ekingo diote kalejirarekin. Gaua helduta, azkenik, Valecea Priotecniaren eskutik su artifizialak izango dira, egun luzeari amaiera emateko. 23;15etan jarri dute hitzordua argi eta soinu ikuskizunari ekiteko.

Azken bi egunak

Oraindik beste bi egun geratuko dira jaietan disfrutatzeko: San Roketxu eta San Roketxutxu. lehenengo jardunaldian mozorro desfileari ekingo diote. Koadrila gazteenak batzen dituen ekimena, “izen-ematea 17an bertan izango da 18:30etatik 19:00etara”. Egitarauak aipatzen duen arabera, “ez dago ibilbidea korrika egiterik eta aintzat hartuko dira grazia eta estiloz agiten duen pertsona edo taldeak. Koreografiak eta antzerkiak asko baloratuko dira”. Gauean suzko zezena halduko da, eta gaupaseroek aukera izango dute 04:00etatik kulero, faja, tanga eta kantzontzilo lasterketan aritzeko Merkurio iturriaren inguruan.

San Roketxutxu egunean jaiak Gernika-Lumo osora hedatzeko programatu dira. Arku tiroketa lehiaketa izango da Merkatuan, jubilatuen mus eta briska finalak Pasealekuan, heri kirolak San Juan Ibarra plazan edota gazteen txokoa Foru plazan... Jaien azken orduak izango dira, agur esateko unea. Baina argi dagoena da ordurako aspaldiko algara errekuperatuko dela Gernika-Lumon.