Hastear diren udalerriko jaiak direla eta, Getxoko Udalak martxan jarriko du indarkeria sexistei, LGTBIfobikoei eta arrazistei aurre egiteko kanpaina berri bat. Kanpaina horren barruan hainbat ekintza garatuko ditu Udalak.
Kanpainan, besteak beste, jaietako eta ostalaritzako batzordeen partaidetza izango da, eta zenbait egoeratan jarduteko sentsibilizatzea, prestatzea eta arriskuak murrizteko kontsumo jakin batzuen ondorioei buruzko informazioa ematea du helburu. Mezu horiek hainbat euskarritan egongo dira udako ospakizunetan, besteak beste, web-orrian ikusi eta sare sozialen bidez zabalduko den bideo batean, besteak beste, honako esaldi hauekin: Ez dut ausarta sentitu nahi etxera bakarrik itzultzean, aske sentitu nahi dut. Arrazakeriari eta xenofobiari ez. Jaiak guztionak dira. Jaietan ere stop LGTBIfobiari”, Amaia Agirre alkateak eta Carmen Díaz, Irantzu Uriarte eta Keltse Eiguren kanpaina sustatu duten saileko zinegotzi arduradunek, hurrenez hurren, aurreratu duten bezala. Lauek berriro nabarmendu dute helburua dela “eraso sexistarik gabeko jai berdintsuekin gozatzea sustatzea, eta edozein erasoren aurrean, erreakzionatu, biktimari laguntzea eta salatzea, azpimarratuz bakarrik Bai da Bai”.
Jarduerak
Kanpainak doako prestakuntza-saioak eskainiko dizkie udalerriko jai batzordeei eta ostalaritzako establezimenduei, sentsibilizatzeko eta emakumeen aurkako indarkeria matxistako egoeretan jarduteko tresnak emateko. Biktimarekin jarduteko jarraibideak eskainiko dira, eskura dauden baliabideei buruzko informazioa azalduko da (telefonoak, polizia, udal-zerbitzuak) eta Udalaren protokoloa, eta jai-batzordeen protokoloak partekatuko dira. Jaietako eragileentzat antolatutako saioak hurrengo ordutegietan izango dira: uztailaren 21ean, osteguna, 17:00etatik 20:00etara; uztailaren 22an, ostirala, 10:30etik 13:30era; uztailaren 23an, larunbata, 10:30etik 13:30era; eta uztailaren 26an, asteartea, 10:30etik 13:30era. Saio guztiak Algortako Urgull kaleko udal eraikineko bigarren solairuan izango dira.
Bestalde, bi totem jarriko dira hurrengo jai-esparruetan, kanpainaren mezuari eusteko. Uztailaren 24an, igandea, Paellen Lehiaketaren gunearen sarreran, Aixerrotan, egongo dira; uztailaren 26tik abuztuaren 1era, bat Algortako Geltokiko plazan eta beste bat San Nikolas plazan; abuztuaren 1etik 8ra, bat txosnen esparrutik gertu eta beste bat Romoko Santa Eugenia plazan; abuztuaren 8tik 16ra, bata Portu Zaharreko metroaren ondoan, eta bestea, bidegorriaren amaieran, eta irailaren 22tik Mesedeetako jaietan, bat Amistad kalean eta bestea Areetako metroaren irteeran.
Udalak kanpainaren leloa eta eskua dituzten 5.000 poltsa, 10.000 pegatina eta 5.000 txapa banatuko ditu. Material hori eta Udalak prestatutako jarduera-protokoloa ostalaritza-establezimenduetara eta jai batzordeetara bidaliko dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako indarkeria matxistaren aurkako kanpaina ere Getxon izango da, gazteak indarkeria matxistaren prebentzioaren garrantziaz kontzientziatzeko, eta berdintasunean eta gainerako pertsonekiko errespetuan oinarritutako harremanen eraikuntza sustatzeko. Maskulinitate berrietan eta berdintasunean trebatutako mutil batzuek sentsibilizazio-lana egingo dute, gizonak hausnartzera gonbidatzeko etxera bakarrik itzultzean emakumeek zergatik pasatzen duten beldurraz.
Jai batzorderen eta talde feministen eskariei erantzuteko, gaueko bus zerbitzua izateko aukera eskaini du Udalak, pertsonak hiri guneetara eta metro geltokietara hurbiltzeko, herritar guztientzako arriskuak murrizte aldera.
Halaber, Portu Zaharreko jaietan eta Ama Mesedetakoetan substantzien testing-ak egingo dira, arriskuak murrizte aldera.