Barakaldoko Udalak inoizko zorpetze-mailarik baxuena du ekitaldi honetan, % 2,94koa, legeak % 60ko muga ezartzen duenean.

Danel Solak, Ogasuneko zinegotziak, azaldu duenez, "udal kontu-hartzaileak argi eta garbi adierazten duen bezala, zorraren, egonkortasunaren eta gastuaren arauaren helburua betetzen da; horiek dira udal baten kontu orokorra onartzen denean zehaztu behar diren gai nagusiak, eta, beraz, barakaldarren diruaren kudeaketa eraginkorra eta gardena egiten ari gara".

Datuak Kontuen Batzorde Bereziari aurkeztu zaizkio, hasierako onespena emateko. Zehatzago esanda, Kontu Orokorrak hainbat datu azaltzen ditu, hala nola Udalaren 6,8 milioi euroko aurrezki garbi positiboa; zor publikoaren bolumena; Udalak bere hornitzaileei egin beharreko ordainketa-epeak betetzea, legean ezarritakoarekin bat; edo oraingo honetan gizarte-ekintzetan eta auzoen garapenean erabiltzen ari diren geldikinak. "Datu positiboak dira, eta datozen urteetan gure bizilagunei kalitatezko zerbitzuak eskaintzen jarraitu ahal izango dugula bermatzen digute", azpimarratu du zinegotziak. "Gobernu-taldearen aurka ospe txarreko kanpaina egiten saiatu arren, udal-teknikarien txostenek eurek argi uzten dute idatziz zorrotz eta zehatz jokatzen dela barakaldarren dirua kudeatzeko orduan. Eta horrela jarraituko dugu lanean" nabarmendu du.

2022RAKO EKINTZA PLANA

Aurreko urteetan bezala, gobernu-taldeak ekintza plana aurkeztuko du udal-kudeaketa hobetzen jarraitzeko; plan horretan datozen egunetan hasiko dira lanean. Kontu-hartzaileak bere barne-kontroleko txostenean zenbait ohar egin ditu, adibidez eragozpenei edo kontratu txikien erabilerari buruz. Eragozpenei dagokienez, txostenak hilero errepikatzen dituen argudioak erabiltzen ditu, eta alde batera uzten ditu aipatutako kontratu bakoitzeko teknikari arduradunen txostenak. «Udaleko kontratuak ez dituzte alkateak edo zinegotziek egiten, arlo bakoitzeko teknikariek baizik, espediente bakoitzean jasotzen diren txostenetan oinarrituta». Ulertezina da, Kontratazio Zerbitzu Juridikoak eta idazkariak hala jakinarazi dutelako, zuzenbidearekin guztiz bat datozen kontratazioek, Aldundian edo Estatuko Ministerioetan izapidetu diren beste batzuen antzekoak direnak, hau da, legezko iragazki guztiak igarotzen dituzten lekuetan, eragozpenak izatea Barakaldon. Kontu-hartzaileak zalantzan jartzen du funtsezko zerbitzu publikoak emateko gizarte-langileen, polizia-agenteen edo langileen kontratazioa, baita Barakaldoren interesen defentsa juridikorako beharrezkoak diren ordezkaritza-gastuak ere" adierazi du Solak adibide gisa.

Era horretan, kontratu txikietara jotzea ere zalantzan jartzen da, figura hori guztiz legezkoa denean eta Estatuko kontratuen legeak aintzatesten duenean. "Kontu-hartzaileak kontu orokorraren memorian adierazten duen bezala, Udalak urtero ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko baliabide ekonomiko gehienak lizitazio irekiaren bidez esleitu diren prestazioak ordaintzeko erabiltzen ditu, hala nola: kaleen garbiketa eta hondakinen bilketa, TAO, ibilgailuen bilketa, altzarien, paperontzien edo semaforoen mantentze-lanak, energia-hornidurak, etab. Kontratu txikiak udalak egiten dituen kontratazioen % 10 baino zertxobait gutxiago hartuko luke, eta bere berezitasun eta premiagatik beste bide batetik konpondu ezin diren kontratazioetarako egiten du, eta hori Kontratuen Legean jasota eta araututa dago", zinegotziak adierazi duenez.

Era berean, berriz ere azpimarratu egiten dira Udalak barakaldarren interesak defendatzeko abokatu-bulegoei egindako kontratazioak. Barakaldoko Udalak, Estatuko administrazio guztiek bezala, aholkularitza espezifikoa kontratatzen du kasuan kasuko arloan: ingeniariak, abokatuak, auditoreak, laneko prebentzioko eta osasuneko zuzendaritzak eta teknikariak, obren jarraipena egiteko... "Egia da udalak abokatuak dituela, baina ezin da eskatu gai guztietan espezialistak izaterik; hori gure familiako medikuari apendizitis ebakuntza egiteko eskatzea bezala litzateke", azpimarratu du zinegotziak. "Zergatik kontratatzen da kontratu txikiaren prozedurarekin? Lizitazio ireki baterako tasatutako epea gutxienez 3 hilabetekoa delako, eta epaitegi batek demanda bati erantzuteko helarazten digunean, 20 eguneko epearekin egiten duelako, Lege Prozesalak ezartzen duena; horregatik, kontratu txikia da Kontratuen Legean jasotako figura bakarra zerbitzu mota horren kontratazioari erantzuna eman diezaiokeena", azpimarratu du.

"Deigarria da oso du kontu-hartzailearen erreferentzia, hain zuzen ere adierazten duenean ez dela inoiz Aholkularitza Juridikoaren iritzia eskatzen, zerbitzu juridikoetan egindako kontratazio guztietatik berariaz kanporatua izan denean": Kontuhartzailetzak badaki kontratazio hori beti udal-idazkaritzaren ikuskaritzapean egin dela, organo gorena baita, eta aholkularitza juridikoa haren mende dago. Beste alde batetik, Kontu-hartzailetzak jakin daki udal aholkularitzak duela bi urtetik hona uko egin diola udal-erakunde autonomoak ordezkatzeari, ordura arte hala egin badu ere, erakunde horiek kanpoko abokatuengana jotzera behartuz planteatutako eskaeretan interes publikoa defendatu ahal izateko. Halaber, badaki eskumena duena gai hori ebazten ari dela: Udaleko idazkaritza", azaldu du Solak.

AURREKO HOBEKUNTZA-EKINTZEN PLANA BETETZEA

Aurreko ekitaldian onartutako ekintza-plana erabat garatu da, besteak beste honako neurri hauek ezarriz: Kontratazioaren Urteko Plana; Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eguneratzea eta jarraitzea; LPZn aldi baterako programak sartzea; USOA baliabide propio gisa gauzatzea; edo LPZ ez zuten udal-erakundeetan onartzea.