Angel Navearen familiari eskerrak emateko ekitaldia gauzatu zuten atzo, Gernika-Lumori buruzko ikus-entzunezko bilduma dohaintzan emateagatik. Bilduma zabala da oso, Navea edozein ospakizun, jai, ekitaldi kultural edo ekimen sozialetan egoten zelako, bere kamararekin gertatzen zena irudikatuz. “Afizioa zuen” baiezta-tzen du ebre emazte izandako Josunek, Kultur Etxea fundazioaren menpe izango da orain lan guzti hau, “700 zintetan dagoena”, digitalizatu eta artxibatu, “etorkizuneko belaunaldiek Gernika-Lumoko iragana nolakoa izan zen ikus dezaten”.Ekitaldian Gernika-Lumoko Udaleko zenbait ordezkari izan ziren, Jose Maria Gorroño alkatea buru. Eta alkateak ederki asko ekarri zuen gogota Angel Navearen profila, bere ibilaldi luzearen lekuko. Lehendabizi, hala ere, Kultur Etxe fundazioko Cristina Arana aritu zen hizlari. “Angelek grabatutako zintak, bideoak, DVDak... Mp4 formatura pasatu ditugu, eta disko gogor batean gorde ditugu”, esan zuen. “Angelek lan erraldoia egin zuen, eta orain guri tokatzen zaigu ondare hau zaintzea eta behar den moduan gordetzea, betiere, dokumentu bakarrak direla kontuan izanda. Artxiboaren parte izango dira”. Bere senitartekoek ere hitz ederrak izan zituzten. “Bera ez zen inolaz ere profesionala. Afizio zuen zintak grabatzea. Gero etxean, berak sortutako artxibategi batean gorde zituen”.

Gernika-Lumoko ondarearen babesean Kultur Etxearen lanaren zeregin “estrategikotzat” jota, Naveak hiru motatako zintak gorde zituen: bere familiakoak, berak zuzenekoan grabatutakoak eta udalerriko hainbat konturi buruzkoak. “Oso garrantzitsua iruditzen zaigu bere artxiboa digitalizatzea eta etorkizunean ondo gordea egotea. Gernikar guztion indasun dira”, azaldu zuen bere emazte Josune Uriartek. “Zintak etxean gordetzeak ez du ezertarako balio eta eta jendeak horietaz gozatzea nahi dugu”. Hala izango da etorkizunean.