Oso gutxi falta da udarako, eta dena ondo antolatzeko ordua heldu da. Hori dela eta, Ermuko Udalak herriko haur eta gazteentzako aurtengo udalekuak aurkeztu egin ditu. Datorren astean, maiatzaren 25ean konkretuki, irekiko da udalekuetan parte hartu nahi dutenek izea emateko epea.

Parte hartzeko Ermuan erroldatuta egon beharko da, eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitartean ikasten egon.

Aisialdiko jarduera hauen helburua haur eta gazteei euskara normaltasunez erabiltzeko aukera emango dien beste esparru bat eskaintzea da. Horretarako, ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astero-astero hainbat jarduera egingo dira adinaren arabera: aisia, STEAM tailerrak, zirku eskola eta kirolaz blai. Ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 13:30era.

Ekintza horietako edozeinetan izena emateko epea maiatzaren 25etik ekainaren 2ra bitartekoa izango da, biak barne. Haur bakoitzeko eta asteko prezioa 35 eurokoa da; familia ugarien kasuan edo anai-arreba bat baino gehiagok parte hartzen badute, parte-hartzaile bakoitzeko matrikula 28 eurokoa izango da.

Izen-ematea eguneko 24 orduetan egin ahal izango da Udal Egoitza Elektronikoan, eta Abiapuntu bulegoan, astelehenetik ostiralera goizeko 08:00etatik arratsaldeko 14:30era. Horretarako, eskabidea aurkeztu beharko da, parte hartu nahi den jarduerak aukeratuz, bai eta bankuan egindako ordainagiria ere, ES89 2095 0040 609110990751 kontu korrontean.

Jarduera bakoitzerako plaza-kopurua mugatua da. Beraz, eskainitako plazak baino eskaera gehiago erregistratzen badira, zozketa egingo da.