Mungiak led argiak jarriko ditu hainbat kaletan
Argiteria publikoaren eraginkortasuna hobetu nahi du eta 300 argi-puntu aldatuko dira
Mungiako Udalak argiteria publikoaren eraginkortasun energetikoa hobetu nahi du Udalerrian egindako hainbat ekimen eta jardunen bidez, eta horretarako, datozen hilabeteetan udalerriko argiak berrituko ditu led teknologia ezarriz. Horrela, datozen hilabeteetan, udalerriko hainbat lekutan hobetuko da kanpoko argi publikoen eraginkortasuna; 300 argi-puntu baino gehiago led teknologiara pasatuko dira. Izan ere, gaur egungoak baino hobeak dira. Aldaketa horrek 183.300,72 euroko aurrekontua eukiko du.
Lizitazio-fasean dauden argi berriak hornitu eta instalatzeak urtean 250.000 Kwh aurreztutea ekarriko dio Udalari, eta horrek energia-eraginkortasuna eta energia-aurrezpena hobetzeaz aparte, berotegi-efektuko gasak gutxitzen lagunduko du; eta, gainera, energia-fakturak eta lanparak birjartzeak eta mantentzeak dakarren ohiko gastu garrantzitsua gutxitu egingo da.
Ipiniko diren led teknologiako luminariek bizitza erabilgarri luzeagoa izango dute eta energetikoki eraginkorragoak dira. Argi berriak kale hauetan jarriko dira: Lauaxeta Olerkari, Uriguen parkea, geltokiko aparkalekua, Intxausti Eresgile, Luisene industrialdea, Haurtzaindegiko gunea, Aritz bidea, Sabino Arana, Aita Elorriaga eta Andra Mari eraikina.
Hiri jasangarriagoa
Udala lanean ari da udalerri jasangarriagoa eta ingurumena kontuan hartzen duena lortzeko. Ez bakarrik energia aurreztea bezalako ekintzekin, baita bestelako ekimenekin ere. Horrela, datorren maiatzaren 20an Mungiako 2030 Eskola Agendako Udal Foroa eta Eskolen arteko Foroa antolatuko da herriko ikastetxeetako ikasleekin. Bertan, IES Mungia, Larramendi ikastola eta Bentades ikastetxeko LH eta DBHko ikasle ordezkariek eta udal ordezkariek hartuko dute parte. Herriko ikastetxeetan ikasturtean zehar landutako eta burututako ekintza eta esperientziak partekatzeko aukera izango dute.
Hori guztia dela eta, Mungiako Udalak eta ikastetxeek, elkarlanean, 2030 Eskola Agendaren barruan aitatutako gaia lantzeko helburuarekin eta, bide batez, Mungiako HAPOaren partaidetza prozesuan ekarpenak egiteko tailer eta kaleko ekintza batzuk burutuko dituzte. Udal Foroaren helburuak honakoak dira: garapen iraunkorrerantzako bidean egonda, ikasleek Udalari herria hobetzeko egin ahal diren proposamenak egitea, ikastetxeek hartuko dituzten konpromisoak finkatzea eta ikasleei herriko kideak direla sentiaraztea.
Temas
Más en Bizkaia
-
Durangok lehenengo Udaleku Artistikoak egingo ditu irailean
-
Desde 'La Rana' de la Herriko Plaza de Barakaldo hasta el Igeretxe: el legado del arquitecto César Sans en Bizkaia
-
La Belga, la zapatería centenaria que viste a Bilbao por los pies
-
El tranvía de Bilbao registró en la última década 64 atropellos de peatones, bicis y patinetes