Apirilaren 4an jarriko da martxan 'Amorebieta-Etxano Bizikletaz 2022' plana
Amorebieta-Etxanoko Udala aurrera darrai herritarren artean bizikletaren erabilera sustatzeko erronkan. Oraingo honetan, 'Amorebieta-Etxano Bizikletaz 2022' izeneko plana martxan jartzeko lanak hasi egingo ditu bi aste barru, apirilaren 4an konkretuki. Udalerrian bizikleta bideen presentzia indartu nahi du Udalak plan hau abiaraziz.
Udalak egunero dihardu lanean Amorebieta-Etxano geroz eta udalerri jasangarriagoa izan dadin: «`Amorebieta-Etxano Bizikletaz 2022´ planari esker, gure udalerria leku erosoa eta segurua izango da bizikletan ibiltzeko. Honen erabilera sustatu nahi dugu zornotzarren artean, bizikleta euren ohiko garraiobide gisa erabil dezaten, lanera, eskolara, institutura edo kiroldegira gerturatzeko... Amorebieta-Etxanoko Udalaren apustua argia da: hartutako bideak mugikortasun jasangarriago batera garamatza, eta honek aukera emango digu hiri-ingurune osasungarriagoez gozatzeko, kutsadura gutxiago izango baitugu».
Amorebieta-Etxanoko Udalak 1.139.000 euro bideratuko ditu proiektu honetara. Behin lanak hasita, Udalak udazkenerako amaituta egotea aurreikusten du.
HAINBAT ESKU-HARTZE HERRIAN ZEHAR
Obrek, gutxi gorabehera, sei hilabeteko iraupena izango dute eta tarte horretan hainbat esku-hartze egingo dira udalerri osoan zehar. Hauek dira egingo diren jarduketak:
- Ingurumenaren aldetik baketsua den zona bat sortzea
- Erdiguneko perimetroa mugatzea, sartzeko ateak ezarriz
- Egungo seinalizazioa hobetzea
- Egungo bizikleta-sarearen jarraitutasuna eta konexio arazoak konpontzea
- Dauden bidegorriak eta interkonexioak seinaleztatzea
- Oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbide partekatuak sortzea
- Espaloiak egokitzea
Temas
Más en Bizkaia
-
Elene, la paciente con fibrosis quística que aún espera su "doble milagro": "Mi única solución es el trasplante"
-
Por primera vez en la historia, más de la mitad de los pacientes con fibrosis quística de Cruces son adultos
-
Itsasmuseum lanza la primera guía para salvar el patrimonio marítimo desde casa
-
Nahia Urquiaga logra la plata estatal y confirma el gran momento del club Bitxiak de Mungia