Aukera ezberdinak aztertu zituzten hezkuntza premia bereziak dituztenen gela egonkorra ezartzeko. Baita erabilgarri izateko ere. Karenka elkartearen bitartez bideartu zioten eskakizuna Ondarroako Udalari eta Eusko Jaurlari-tzako Hezkuntza Sailari. Azkenean, Ondarroako Institutuan jarri dute eskualdeko beharrizanetako bat betetzeko eraikina. Eskakizuna beteta, “pozik” agertu dira elkartetik, “helburua lortu” dutelako; eta bestetik, “Lea-Artibai eskualdean eskaintzen ez zen oinarrizko zerbi-tzu bat herrian bertan martxan ipintzea lortu dugulako”.“Aspaldi jarri zen Karenka gurekin harremanetan eskualdean gela egonkor baten gabezia ikusten zuela esanez, eta guk hasieratik ipini genuen hezkuntza alorreko helburu nagusietako bat moduan gela egonkor hori lortzea eskualdean”, azaldu du Eneritz Basurko Pagoaga Ondarroako Udaleko hezkuntza ba-tzordeburuak. Izan ere, instalazio berriak beharrizan bereziak dituzten gaztetxoak artatzen ditu, euren eguneroko beharrizanei erantzunez. Basurtok azaldutakoaren arabera, egindako “bidea ez da erraza izan, eta hainbat ate jo behar izan ditugu”. Lea Artibaiko Amankomunazgoak ere lagundu zuen “eskualdean zeuden umeen beharrizanak identifikatu eta txosten batean batuz, gero behar horiek hezkuntza delegaritzan erakutsi eta benetako beharra zegoela erakusteko. Lea-Artibaiko hezkun-tza zentro desberdinetan jo genuen atea gela egonkorra ipintzeko, eta delegaritzari Gaztelekua birmoldatzeko prest geundela ere esan genion, gela egonkorra bertan kokatzeko. Bai espazioagatik, bai kokalekuarengatik, gune egokia zela ikusten genuen”, nabarmendu du.

Azkenean, eta nahiz eta kokapen ezberdinak baloratu izan ziren, bai udalerri eta baita eskualde mailan, gela egonkorra Ondarroan ezartzea erabaki zuten, Institutuan. “Eta gu oso pozik gaude. Alde batetik, Karenka elkarteko familiei lagundu eta helburua lortu dugulako; eta bestetik, Lea-Artibai eskualdean eskaintzen ez zen oinarrizko zerbitzu bat herrian bertan martxan ipintzea lortu dugulako”, gaineratu du Basurtok.

“Orain arte ohiko gelan aritu dira, baina urteak pasa ahala ikusi dugu euren premiak ez direla asetzen bertako aukerekin”, adierazi du. Espazio hortan ez daude ohiko geletan dauden ikasgaiak edota materialak, baizik eta azpiegitura bereziak hartzen ditu, besteak beste koltxonetak, kamilla eta sukaldea. “Autonomia eta komunikaziorako gaitasuna” lantzen dira gehienbat.

gela dinamikoa

Baina ikasketa trebetasunak ere lantzen dituzte, beste gelatan landu ohi diren gaiak. Gela dimamikoa eta ikasleen beharretara egokitutakoa da Ondarroan juajrri berri dutena. Azaldu dutenez, gela egonkor bakoitzean “gehienez bost klasekide egon daitezke, eta maila desberdinekoak egoten dira gela berean, baina egiten dituzten lanak banakakoak dira, batzuk berdinak dira eta beste batzuk ez. Gela egonkorreko ikasleak eskolako gainontzeko ikaskideekin ere egoten dira zenbait jardueretan, hori ere euren beharra izateaz gain eskubidea ere badelako”.