Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lekeitioko udalak akordio bat sinatu berri dute. Honen bidez, erantzuna ematen zaio saihesbideko lurrak Lekeitiori emateko eskaera historikoari eta lortutako akordioari esker, "gune honetako lurrak herriarentzako eskuratuko dira". Egitasmo bat ere badago iaga martxan, datozen urteetan errealitate bihutuko dena: saihesbideko tarte horreko lurrekin oinezkoentzako ibilbide berdea osatzea.

Bazeramatzaten zenbait urte lursail horrek lortzeko lanetan udal-administrazioko ordezkariek eta azkenean errealitate bihurtu da. Errepide berria eraiki zenean hainbat izan ziren soberan geratu ziren lursailak, hogeiren bat. Jende asko aritzen da herriaren inguruetatik paseoan, eta segurtasun ematea "oso beharrezkotzat" jo izan dute agintariek azken urteotan. Etorkizunean proeiktua egikaritu beharko da, baita finantziazioa bilatu.

Bi gune

"Proiektuak bi gune hartuko" dituela azaldu dute Udaleko bozeramaileek. Alde batetik, Eluntzetatik aparkalekuetara doan bidea, "hau da, garai bateko Ispasterrerako errepidea zen eremua, oinezkoentzako ibilbide segurua bihurtuko da". Bestalde, bigarren gune bat ere izango dela azaldu dute, "Arropain eta bidegorria lotzeko asmoz". Horrekin, Lekeitio inguratuko duen eraztun perimetral bat gauzatuko da, "ibilbide berdea osatuko da eta gaur egun oinezkoentzako bide segururik ez duten zatiak seguru izateko egokituko dira".