Urte berria “albiste onekin” iritsi da Muruetara afiliatuentzako. Hala adierazi dute Euzko Alderdi Jeltzaleko iturriek. Izan ere, herian erakunde propioa eratzea lortu dute. Orain arte, “herriko afiliatuak Foruko Uri Erakundearen barne zeuden”. Muruetako taldeari dagokionez Pedro Angel Arronategi Azketa aukeratu dute udal lehendakari; Bittor Olabarriaga Arrizabalaga lehendakariorde; Jon Mikel Foruria Martín idazkari eta Julian Karrion Urkullu diruzain.

Arronategik nabarmendu du “Muruetako udal erakundearekin Eusko Alderdi Jeltzalearen esentzia azpimarratu nahi” izan dutela, “herri proiektu bat baita,sustraiak Euskadiko herri bakoitzean dituena”. Ildo horretan, honakoa azpimarratu du: “Muruetak eta muruetarrok, herri gisa, gure nortasunari balioa eman nahi diogu; Murueta EAJ-PNVren parte delako eta EAJ-PNV ere Muruetaren parte delako”. Aazkenik, presidenteak azaldu duenez, “jakina, Foruarekin eta eskualdeko gainerako udalerriekin harreman estua izaten jarraituko dugu, orain arte egin dugun bezala”.

Busturialdeko erakunde jeltzale berriak 18 laguneko afiliazioa du abiapuntu (udalerriko biztanleriaren % 5), eta helburutzat ezarri du % 10era iristea, “batez ere, emakumeak eta gazteak alderdiko militantzia aktibora hurbil daitezen”. Hauen ikuspuntua eta lana “ezinbestekoa da alderdi gisa egiten dugun jarduerari estaldura orekatua, plurala eta indartsua emateko, eta, era berean, udal-kudeaketarako”.