Azaroaren 18tik 25era

Martxan da Bilbao Bizkaia Design Week 2021en zazpigarren edizioa

21.11.2021 | 17:48
Bilbao Bizkaia Design Week 2021en zazpigarren edizioaren aurkezpena.

Azaroaren 18tik 25era bitartean, Bilbao Bizkaia Design Week 2021 (BBDW21) jaialdiaren zazpigarren edizioa ospatuko da.  Ostegun honetan, jaialdiaren aurkezpena egin da. Bertan izan ziren Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia eta Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko foru-diputatua.

Programa hau Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen dute, enpresa pribatuekin, unibertsitateekin, klusterrekin eta elkargo profesionalekin lankidetzan, eta edizio honek aurrez aurreko formatua berreskuratu du.

Edizio honetan garrantzi berezia hartu du Kaunasek (Lituania) Bilbao Bizkaia Design Week 2021 hiri gonbidatu gisa, 2022ko Europako Kultur Hiriburua baita. Ildo horretan, eta aurtengo programaren abiapuntu gisa, Zabalguneko Eraikinak hiru erakusketa hartuko ditu, horietako bi Kaunasi eskainiak:

"Gizakiaren arimaren anatomia" Lituaniako grabatuaren hainbat artistek egindako proiektu bat da, zehazki, Kaunas hirikoa. Muntaia idazkera bat bihurtzen da, non artistek gaur egungo gaiak islatzen dituzten eta kontzeptu desberdinak esploratzen dituzten. Bi hirien arteko kultura-trukea sortzea du helburu, etorkizunean artista lituaniar horiek Bilboko artistekin batera Kaunas 2022an egingo den erakusketa batean gauzatuko dena.

"Optimismoa diseinatzen" Kaunaseko gerren arteko arkitektura modernistan inspiratutako erakusketa da.
"50 urte, 50 diseinatzaile" izena du hirugarren erakusketak eta Zabalgunea eraikinean egingo da. Gaur egun arlo horretan lan egiten duten 50 ikasle ohiren proiektuak biltzen ditu, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatearen 50. urteurrena dela eta.

Era berean, eta salbuespen gisa, UNESCOko Hiri Sortzaileetako kideak ere izan dira Bilbon, egun hauetan Estatuko III. Topaketa egiten ari baitira, BBDW 2021en edizio berri honi modu aktiboan gehituz. Azaldu duten bezala, oso bestelako edizio bat egin nahi izan da jarduera-agenda biziarekin, Unescoren hiri sortzaileekin batera: Bartzelona, Burgos, Denia, Lliria, Sevilla, Granada, Tarrasa eta Valladolid.

SORMEN-INDUSTRIEN TOPAKETARIK HANDIENA

Bilbao Bizkaia Design Week (BBDW) Euskadiko sormen-industrien sektoreko enpresen topaketarik handiena da. Ekimenaren bitartez, sormen-sektoreen lana gerturatu nahi zaie gainerako sektore ekonomikoei eta gizarteari, bai eta zeharkako jarduerak sustatu, gero eta publiko zabalagoak erakarri eta ezagutza-trukea erraztu ere. Horrela, ikustera emango da Bilbo "Diseinuaren UNESCO hiria" dela, baita ere eragin gero eta handiagoa lortu Bilboko eta Bizkaiko ekonomia- eta gizarte-ehunean.

Azaroaren 18tik 25era bitartean, berrogeita hamar jarduera baino gehiago egingo dira, hala nola erakusketak, solasaldiak, topaketak, bisitak, jaialdiak eta hitzaldiak.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bi helburu nagusi betetzeko antolatu dute Bilbao Bizkaia Design Week (BBDW) ekitaldia: alde batetik, diseinua sustatzea jarduera ekonomikoa nahiz enplegu kualifikatua sortzeko gaitasuna daukan sektore gisa, eta, bestetik, lurraldeko sormen-industriek daukaten balioa agerraraztea. Guztira, 5.943 enpresa inguru dira eta 20.260 profesionali ematen diete lana Bilbon nahiz Bizkaian. Azken hamarkadan etengabe hazi den sektorea da. Sektore honetako enpresen hazkundea azken urtean %0,1ekoa izan da, eta esparru honetan enplegua %1,3 hazi da. Sormen-sektoreko enpresak Bizkaiko enpresa guztien %6,5 dira, eta lurraldeko enpleguaren %4,4 hartzen dute.

Erakundeen arteko proiektu bat da Bilbao Bizkaia Design Week (BBDW), eta hirian zein lurraldean errotuta dago; bidenabar, diseinu eta sormen-industrietako 300 enpresa eta profesional baino gehiagok hartzen dute parte. Ekimen honek, gainera, unibertsitateen eta diseinuko goi-mailako prestakuntza-eskolen laguntza du: Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, IED Kunsthal, IDarte eta Digipen.

BIDEGURUTZEAK ETA TRANTSIZIOAK

"Bidegurutzeak eta iragateak" izenpean, BBDW21-en abiapuntua igaro kontzeptuaren inguruko hausnarketa da, zeharka eta bidegurutze organiko edo erradikalak sortuz igarotzea, egiten hasteko lekua izan daitezen. Beste diziplina batzuetatik eta beste diziplina batzuekin ikastea, azken finean, gurutzatu eta nahastea erronkak beste modu batean jorratuko dituzten proposamen baliagarrietara igarotzeko.

Horrela, hausnarketa bat planteatzen da honako gai hauei buruz: zer gertatuko litzatekeen filosofiaren kontzeptuak diseinu-prozesuan txertatuko bagenitu, artisautza adimen artifizialarekin nahastuko bagenu, zer sortuko litzatekeen ikus-entzunezko komunikazioa, diseinu parte-hartzailea eta jasangarritasuna nahastuz, ea bideo-jokoen enpresak eta enpresa industrialak gurutzatuko liratekeen balioa sortzeko, edo ea arteak, diseinuak eta teknologiak biztanleriaren zahartzearen erronkari heldu beharko lioketen, besteak beste.

Testuinguru honetan, kultura- eta sormen-sektoreetako eragileei (pertsonak eta erakundeak) inplikatzeko eta modu proaktiboan parte hartzeko eskatzen zaie, betiko diziplinetatik eta sortzen doazenetatik irtenbideak proposatuz, artearen, kulturen, sormenaren, gizartearen, zientziaren eta teknologiaren jardunak gurutzatuz, eta, nola ez, sormen-sektoreen artean elkarrekin gurutzatuz.

Horrela, BBDW21 hausnartzeko, eztabaidatzeko eta elkarrekin sortzeko espazio bat da, eta bidegurutze horiek denboran askatzeko modua landu nahi da, egiteko modu berrietarako, aukera berrietarako eta etorkizun berrietarako benetako trantsizioa sortzeko.

Edizio honetan egingo diren jardueretan parte hartu nahi izanez gero, egitaraua eskuragarri dago webgune honetan.

noticias de deia