Herriko gazteen emantzipazioa ikertuko du Lekeitioko Udalak
Telefonoz zein presentzialki egingo dituzte inkestak, lortutako datu guztiekin Emantzipazio Plana egiteko
“Azken hamarkadetan gazteen emantzipazio adinak gora egin du leku gehienetan, hau da, urte gehiago behar dituzte emantzipazio hori gauzatzeko”. Hala azaldu dute udal-ordezkariek. Eta egoera honen aurrean, azterlan bat jarri dute abian “Lekeitioko gazteen etxeratze-beharrak sakonki ezagutzeko”.
34 urtetik beherako udalerriko gazteen egoera hobeto ezagutu nahi dutela eta, ateratako datuak Emantzipazio Plana egiteko “oinarrizkoak” izango direla zehaztu dute. Inkestak telefono bidez zein presentzialki galdetegiak egingo dira hurrengo asteetan zehar eta horietan “parte hartzeko deia egiten zaie adin tarte horretako gazteei”. Era berean. Udalko bozeramaileek gogoratu dutenez, “Lekeitioko 18 eta 35 urte bitarteko gazteek haien etxebizitzen alokairua ordaintzeko laguntza jasotzeko aukera” dutela nabarmendu dute.
Temas
Más en Bizkaia
-
Artifizio piroteknikak erabiltzeko gomendioak zabaldu dituzte Bizkaiko suhiltzaileek
-
Aldundiak 3,4 milioi euro bideratuko ditu hainbat eremutan euskara sustatzeko
-
Educación fusiona los dos centros públicos de Deusto redistribuyendo al alumnado
-
Un único acertante en Basauri gana más de un millón de euros en La Primitiva