Getxo Kirolakek eskainitako plaza guztien % 80a bete du dagoeneko
Arrakasta handia izan du Getxo Kirolakek gaur, urriak 4, astelehena, hasiko den denboraldi berriari begira egindako eskaintza. Dagoeneko eskainitako plazen % 80a dago beteta.
Azken aste hauetan egoera sanitarioa hobetu izanak ahalbidetu du, gainera, ikasturte hasiera honetan pertsona erabiltzaileek berriz ere armairuak eta lehorgailuak erabiltzeko aukera izatea.
Udaleko kirol eskaintza berriak 45 modalitate ezberdin jasotzen ditu eta nobedade ugari dakartza aurreko urteetako eskaintzari dagokionez. Beraz, programazioak barne hartzen ditu Getxo Kirolakek pertsona helduentzat antolatutako ikastaroak; kirol klub getxotarrek eskola kirolaren irizpideen arabera antolatutako haur eta gazte mailako jarduerak; eta zahartze aktiboaren Getxo Lagunkoia programarekin koordinatutako adinekoei zuzendutako eskaintza, Getxo Kirolakek antolatutako ikastaroak eta herriko kirol elkarteekin elkarlanean antolatutako beste hainbat jarduera ere barnean direla.
Helduen eta adinekoen ikastaroetan plaza batzuk geratzen dira libre Faduran, ondorengo modalitateetan: stretching eta sorbalda osasuntsua, global fitness (goizez), uretako jarduerak adinekoentzat, tenisa (goizez) eta pilates (goizez). Gobelako kiroldegian ere zenbait plaza eskuragarri daude indoor zikloa, aerobic, global fitness, zoru pelbikoa, tenisa eta yogan (azken hori goizeko ordutegian).
Getxo Kirolakeko harpidedun karneta beharrezkoa den jarduera eta ikastaro guztietan, interesa duten pertsonek dagozkien hobariak eskatu ahal izango dituzte. Informazio gehiago eta inskripzioak Getxo Kirolakeko webgunean eta Fadurako (94 430 80 70) eta Gobelako (94 404 51 51) jendaurreko arreta-bulegoetan.
Temas
Más en Bizkaia
-
La banda Unión Musical Vizcaína, 75 años llenando Santurtzi de música y cultura
-
Más de un millar de personas disfrutan del litoral costero de Barrika en la Pirata Trail
-
El atletismo paralímpico vuelve a dar ejemplo en las pistas de Basauri
-
Lemoa mira al pasado para poner en valor la importancia e historia del tranvía de Arratia