Gobelaurre Boluntariotza Zentroko lokalak eskatzeko epea urriaren 7an itxiko da
Getxoko Udalak datorren asteko ostegunera arte, hau da, urriaren 7ra arte, mantenduko du zabalik Gobelaurre Boluntariotza Zentroan dauden lokalak aldi baterako eta espazio komunak aldi baterako jardueretarako lagatzeko eskaerak aurkezteko epea. Aurtengo ekitaldian, koronabirusaren pandemiak eragindako salbuespenezko egoera kontuan izanda, Udalak ebazpen horiek aldatu edota baliogabetu ahal izango ditu.
Izaera juridiko propioarekin, etekin asmorik gabeko elkarteek eskatu ahal izango dute aipatutako tokien erabileraren ematea, Getxoko Udalean eta/edo Eusko Jaurlaritzan erregistratuta baldin badaude eta Gizarte Zerbitzuekin kolaboratzen badituzte.
Gizarte Kohesioko jarduera eremuan lan egiten duten hirugarren sektoreko elkarteentzat dira aipatutako guneak. Bestalde, noizbehinkako jardueretarako guneen erabileraren ematea ez da deialdi honetan aurreikusten, hori urte osoan zehar eska baiaiteke, eta ematea libre dagoen tokia eta ordutegiaren araberakoa izaten da.
Eskaerak administrazio elektronikoaren bulegoaren bitartez aurkeztea, honako esteka honetan, gomendatzen da, eta posible ez izatekoetan, Gizarte Zerbitzuek Algortan (Urgull kalean, z/g) duten egoitzan (aurretiko hitzorduarekin 944660151 zenbakian) entregatu ahal izango dira, edo legeak aurreikusitako tokietan ere.
Gobelaurre zentroak463 metrokoadroko azalera du eta egoitzetarako tokiak, aldi baterako jardueretarako espazioak (tailerrak, prestakuntza- ikastaroak…) eta noizbehinkako jardueretarako ere (jardunaldiak, bilerak…) ditu.
Temas
Más en Bizkaia
-
El acceso a la Zona de Bajas Emisiones de Bilbao no requerirá la pegatina ambiental
-
Todos los conciertos de Hirian: 18 artistas actuarán gratis en Rekalde
-
Bilbao abre las inscripciones para las colonias de verano este miércoles
-
Expovacaciones regresa al BEC con las alternativas de ocio más innovadoras: parapente, pintar con vino o Txotx Experience