Tasak, zergak eta prezio publikoak izoztuko ditu Amorebietak
Koronaribusaren pandemiak herritarrei eragindako kalte ekonomikoak gutxitzen laguntzeko asmoz, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Ogasun Batzordeak datorren ekitaldirako tasak, zergak eta prezio publikoak izozteko erabakia hartu egin du, bigarren urtez jarraian. Beraz, 2022an zornotzarrek 2020an ordaintzen zuten kantitate berdina ordaindu behar izango dute.
PANDEMIAREN ONDORIOEI AURRE EGITEN LAGUNTZEKO NEURRIA
Amorebieta-Etxanoko Udalaren helburuak dira: zornotzar guztien bizi-kalitatea hobetuko duten neurri sozialak hartzea; emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna bultzatzea; epe labur, ertain eta luzean udalerriaren garapen iraunkorra babestea; eta udalerrian jarduera ekonomikoa bultzatzea. Andoni Agirrebeitia Abendibarrek apustua egin du pandemia eragiten ari den ondorioei aurre egiteko: "erabakia hartzerakoan kontuan izan da egungo testuingurua; zornotzarrak eta udalerriko enpresak babestu nahi ditugu. Udalaren egoera ekonomikoa ona da, eta zornotzarren bizi-kalitatea hobetzearen aldeko apustua egiten dugu, udalerri hobea eskainiz ".
ZERGAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
Udalak tasak, zergak eta prezio publikoak izozteko hartutako erabakiak, besteak beste, ondorengoetan igoerarik ez izatea suposatzen du: OHZn (Ondasun Higiezinen gaineko Zergan); ibilgailuen gaineko zergan; obren eta eraikuntzen gaineko zergan; uraren, saneamenduaren eta zaborren gaineko tasetan; gizarte-zerbitzuen prezio publikoetan; kiroldegiko, igerilekuko, gimnasioko eta kirol jardueretako abonuen prezio publikoetan; Zornotza Aretoko ekitaldi kulturaletan; zinema sarreretan; ikastaroetan; eta Udal Euskaltegiko matrikulen tasetan.
Temas
Más en Bizkaia
-
Absuelto de un intento de asesinato en Barakaldo por padecer un brote psicótico agudo
-
Elorrio honra a San Valentín de Berrio-Otxoa entre tradición y críticas por los recortes
-
Bilbao BBK Live invita a colectivos vulnerables a disfrutar del festival con visitas guiadas
-
¿Qué opinan los lectores de Deia sobre la inclusión de perros de más de 8 kilos en Metro Bilbao?