Síguenos en redes sociales:

Ezkerraldea

Sestaoko Behargintzak laguntza berriak eskainiko ditu

ETE-ei eta autonomoei bideratutako laguntza ekonomiko berriak eskainiko ditu Sestaoko Behargintzak, enplegua sustatu eta ekonomia suspertzeko programaren barruan.

Programa hau abian jartzearen helburua da pandemiaren ondoren udalerria berrabiaraztea, eta ekintzak finantzatuko dira lau jarduketa-ildoren esparruan:

  • 1.- Sestaon enpresa-jarduera berriak ezar daitezen sustatzeko laguntzak.

Deialdi honen xedea da Sestao udalerrian enpresa-jarduera berriak ezartzeko gauzatu diren gastuak diruz laguntzea.

  • 2.- Sestaoko langabetuen enplegua sustatzeko laguntzak.

Deialdi honen helburua da erraztasunak ematea enpresei Sestao udalerrian erroldatutako pertsonak kontratatzeko, langabezian badaude eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta agertzen badira.

  • 3.- Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen establezimenduak modernizatu eta eraberritzeko laguntzak.

Deialdi honen helburua da Sestaoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen establezimenduak modernizatu eta eraberritzeko inbertsioak egitea.

  • 4.- Sestaoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen establezimenduetan irisgarritasun unibertsala sustatzeko laguntzak.

Helburua da Sestaoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen establezimenduetan irisgarritasun unibertsala sustatu eta ahalbidetzeko inbertsioei dirulaguntza ematea.

Enplegu sustatu eta ekonomia suspertu nahi duen laguntzen programa hau ordaintzeko, Behargintzak guztira 36.900 euroko aurrekontua du, honako modu honetan banatuta: 1., 2. eta 3. jarduketa-ildoetarako 32.400 euro esleitu dira, eta 4. jarduketa-ildorako aurrekontua 4.500 eurokoa da.

Eskabideak, nahitaezko dokumentazioarekin batera, telematikoki edo Udaleko Erregistro Nagusian aurrez aurre aurkez daitezke.

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko urriaren 29an amaituko da.

Dokumentazio guztia Sestaoko Udaleko webgunean argitaratuta dago, eta, zehazki, azaleko slider batean “Sestaoko enplegua sustatu eta ekonomia suspertzeko laguntzak” izenburupean.