Getxok udaletxearen inguruko balaustrada berrituko du
GETXO. Getxoko Udalak 191.708 euroko aurrekontua, BEZa barne, bideratuko du udaletxearen inguruko balaustrada eta eskailerak berreraikitzeko obrak egiteko. Hasiera batean, aurreikusita dago lanak egiteko epea 14 astekoa izatea, hau da, irailean amaituta egotea. Aipatutakoaz gain, eraikinera sartzeko plataformaren azpiko lokalen irisgarritasuna, segurtasuna eta bizigarritasuna hobetzeko beste berrikuntza batzuk egingo dira baita ere. Astelehen honetan, maiatzak 17, hasi dira lanak.
Udaletxeko balaustrada osorik berreraikitzeko lanak 1925ean datatutako jatorrizko proiektuaren diseinuari jarraituz egingo dira, estilo neoklasikoko eraikinaren eta bere inguruaren estetika eta estilo arkitektonikoa gehien errespetatzen dituen aukera baita. Berreraikitzeko proposamena, jatorrizko proiektuarekiko ahalik eta fidagarriena, ondarearen ikerketan eta aldez aurreko azterketa historikoan oinarritzen da. Azterketa horiek udal Liburutegien eta Artxiboaren funtsekin eta lankidetzarekin egin dira, balaustradak urteetan zehar jasan ahal izan dituen konponketak eta eraldaketak zehazteko.
Horrekin batera, kanpoko hormaren goiko basamentua edo errematea sendotuko da, perimetroko errematearen estankotasuna bermatuko da eta plataformaren alboko pasabideen zabalera handituko da, irisgarriagoak izan daitezen.
Lanak udal-eraikina kontserbatzeko jarduketa-planaren barruan daude, eta horretan sartzen dira, halaber, eraikineko errementaritza eta forja-elementuak zaharberritzeko obrak; lan horiek esleitzeko beharrezkoak diren izapide eta txostenak prestatzen ari dira, lizitaziora bi enpresa aurkeztu ondoren.
Temas
Más en Bizkaia
-
El centro de salud de San Ignacio aumentará las consultas tras la construcción de un nuevo edificio
-
El miércoles arrancará la primera campaña de Renta con las 12 nuevas deducciones de la revisión fiscal
-
El TSJPV anula parcialmente el sistema de aparcamiento de Lekeitio
-
El aeropuerto de Bilbao mueve más pasajeros que nunca con menos vuelos