BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza zentroetako egoiliar bat hil egin da azken orduetan koronabirusak jota.

Otsailaren 15aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 9
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 8
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 3.187
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 62
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 44

Gaur egun, 7 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Caser Artxanda-Bilbao (2), Marcelo Gangoiti-Muskiz (2), Caser Txurdinaga-Bilbao (1), San Miguel-Basauri (1), Leon Trucios-Balmaseda (1), Begoñako Ama-Bilbao (1) eta Fundación Miranda-Barakaldo (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 14 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 6 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 8 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 15 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 5 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 10 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 12 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

PREBENTZIO DISPOSITIBO BEREZIA GERNIKAN

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezi berri bat jarriko du bihar, asteazkena, Gernikan, Busturialdeko adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 15 zentro soziosanitarioetako (egoitza eta eguneko arreta) profesionalei prebentziozko behaketa egiteko. Erantzun azkarreko foru taldeak Gernikako Calzada Fundazioaren egoitza-zentroaren instalazioetan egongo dira. Zentro hori Foru Aldundiaren esku jarri da. Bertan deituak izan diran 479 profesionalei PCR frogak egin ahal izateko.