Koronabirusak beste hiru hildako utzi ditu Bizkaiko egoitzetan
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko beste hiru egoiliar hil dira azken orduetan koronabirusa dela eta.
Otsailaren 5aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 60
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 30
- Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 3.086
- Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 125
- Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 67
Gaur egun, 12 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Santamariñe-Urduliz (16), Calzada-Gernika (9), Caser Artxanda-Bilbao (7), Marcelo Gangoiti-Muskiz (6), San Roke-Markina (4), San Miguel-Basauri (4), Truiuondo-Zamudio (3), Leon Trucios-Balmaseda (3), Beato Domingo Iturrate-Getxo (3), Indautxu Gurena-Bilbao (2), Caser Txurdinaga-Bilbao (2) eta Misericordia-Bilbao (1),
Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 52 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 33 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 19 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 20 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 10 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 10 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.
Azken orduetan 38 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).
Temas
Más en Bizkaia
-
Hasta 17 millones para que los bizkaibuses circulen hasta medianoche
-
Basauri abrirá un nuevo Centro para Mayores dirigido a la población de Ariz-Urbi
-
Bizkaibus reforzará los servicios en las comarcas y descongestionará Bilbao
-
Un recuerdo de la final de Bilbao: "Para que lo tiren me lo llevo para un amigo"