Tokiko merkataritza sustatzeko plataforma kaleratuko du Zornotzak
AMOREBIETA-ETXANO. Udalerriko merkataritzaren lehiakortasuna sustatuko duen plataforman lanean dihardu Amorebieta-Etxanoko Udalak. 'Zornotzanerosi' izenekoa, martxorako erabili ahal izatea espero da. Bertan, udalerriko merkatariek ikusgai jarri ahal izango dituzte euren negozioak. Espero da ekimen honekin herriko establezimenduen salmentak areagotzea.
Plataforma lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritzaren berehalako eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko diseinatuta dago eta hiru aukera eskaintzen ditu: direktorio-fitxa bat sortzea, erakusleiho denda bat edo on-line denda bat. Gainera, plataformak aukera emango du sistema propioa duten saltokien on-line salmenta-zerbitzuekin lotzeko.
Udalak plataforma sortzeko kostua bere gain hartuko du, baita lehenengo bi urteetako mantentze-lanak eta domeinu eta hosting-aren lehenengo urteko kostua.
Establezimenduak sare sozialetan publizitatea egitea erabakiko balu, kudeaketaren gastu osoa bere gain hartu beharko luke. Gainera, bigarren urtetik aurrera domeinuaren eta hosting-aren ardura izango du eta hirugarren urtetik aurrera, bere establezimenduaren ondoriozko mantentze teknikoarena. Hala ere, plataforma kudeatzeaz arduratzen den enpresak aldez aurretik emango du kostu horien berri.
Udaleko Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Sailak, herriko merkatari eta establezimendu guztiak animatu nahi ditu Zornotzanerosi plataformara atxikitzera tokiko merkataritzari bultzada sendo bat emateko itxaropenez. Informazio gehiago jaso nahi dutenek Amorebieta-Etxanoko Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapen sailarekin harremanetan jar daitezke 946300002 telefonora deituz edo sustapena@amorebieta.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.
Temas
Más en Bizkaia
-
La cooperativa Lorra y Laboral Kutxa entregaron en la gala que celebraron en el Carlton de Bilbao sus galardones a explotaciones y proyectos del sector primario de Bizkaia.
-
Bermeok atunarekin ospatuko ditu Gabonak
-
La formación musical crece en Gernika-Lumo a contracorriente
-
Durango renovará la zona infantil y deportiva del parque San Ignacio