Gazteen heziketarako 200 laguntza inguru eman ditu Barakaldoko Udalak
BARAKALDO. Urtearen hasierarekin batera, Barakaldoko Udalak herriko gazteen heziketan aurrerapausoak ematen darrai. Oraingo honetan, 200 laguntza inguru eman ditu gazteak hez daitezen.
Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloak urtero bultzatzen dituen laguntzek 90.000 euroko partida dute, eta horri esker, gazte barakaldarrek prestakuntza-ikastaroetan egiaztatutako gastuak berreskuratu eta material informatikoa eros dezakete.
2020an abian jarritako laguntzen deialdiak 287 eskaera izan ditu, eta horietatik 187 onartu dira. Aitzitik, 100 eskaera ukatu behar izan dira, gehienbat oinarrietan ezarritako diru-sarrerak gainditzen zituztelako (76 eskaera), deialdian ezarritako epeetatik kanpo egindako ordainketak zirelako (11 eskaera), Arlotik eskatutako informazioa zuzendu ez zutelako (6 eskaera), ekimenaren xede den adin-tartetik kanpo zeudelako (4 eskaera) eta ez direlako zentro ofizialetan egin ikasketak (3 eskaera).
Horrela, bada, eta 18 eta 35 urte bitarteko gazteek prestakuntza ikastaroetan -hizkuntzak, masterrak, heziketa zikloak- egiaztatutako gastu osoaren % 30 eta % 50 bitarteko dirulaguntza jaso ahal izango dute, bai eta berreskuratu ere material informatikoa erosteko gastuaren % 30 ere, gehienez.
"Aurten laguntza horiei eusteko apustua egin nahi izan dugu, pandemiarekin ziur baikaude laguntza hauek gazteei laguntza handia emango dietela, lanpostu bat lortzeko prestatzen inbertitu dutenaren zati handi bat ordainduz", esan du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak.
Temas
Más en Bizkaia
-
Parkour, breakdance, beatbox y mucho más convertirán a Leioa en el epicentro de la cultura urbana
-
El gordo de la lotería del 'Día de la Madre' deja 1.300.000 euros en Getxo
-
El veto a los coches más contaminantes en el centro de Bilbao comienza el 15 de junio
-
La banda Unión Musical Vizcaína, 75 años llenando Santurtzi de música y cultura