Covid-19a Bizkaian

Beste lau egoiliar hil dira koronabirusa dela eta

11.01.2021 | 11:41

BILBO. Koronabirusak beste lau hildako utzi ditu mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitzetan, Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera.

Urtarrilaren 7aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 150
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 25
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.594
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 137
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 95

Gaur egun, 9 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Truiondo-Zamudio (36), Txurdinagabarri-Bilbao (32), Arandia-Arrigorriaga (27), Anai Cantero I-Bilbao (17), Bilbozar-Bilbao (14), Gallarta Laguntza Zentroa-GUFE (9), Arratiako Egoitza-Dima (8), Indautxu Gurena-Bilbao (6) y Artibai-Ondarroa (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 84 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 57 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 27 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 23 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 12 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 11 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 45 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).