Urriaren 27an

Asteartean hasiko da Sarekin Week Bizkaiko Ekintzailetzaren Astea

26.10.2020 | 18:29
Sarekin Week Bizkaiko Ekintzailetzaren Astearen aurkezpena.

BILBO. Gaur, hilak 26, astelehena, bihar hasiko den Sarekin Week Bizkaiko Ekintzailetzaren Astearen edizio berri baten aurkezpena egin da. Bertan Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak eta Albert Medrán Espainia Nazio Ekintzailerako Goi Mandatariaren zuzendari nagusiak hartu dute parte.

Asteko gainerako egunetako jardunari —bihartik ostiralera artekoari— online jarraitu beharko zaio, Sarekin Sarearen Youtube profilaren bidez, zuhurtziaz jokatzearren covid-19ak kutsatutako pertsonen kopurua kezkatzeko moduko indizeetan hazten ari den egun hauetan. Aipatutako Youtube kanalak zuzenean emango ditu hitzaldiak, mahai-inguruak, tailer praktikoak, doako aholkularitza eta pelikula bat; guztira, proposamen horietan, 60 adituk baino gehiagok hartuko dute parte. Esteka honetan ikus daiteke Sarekin Week 2020ren programa osoa.

Gaur Euskalduna Jauregian egin den biltzar erdi-presentzialean, hauek ere parte hartu dute: Patricia Gutiérrezek, Tokiko kasu arrakastatsu bat: La gilda del Norte. Familia enpresa km0 produktuekin hitzaldiarekin; Cristóbal Colónek, Zer dute komunean eromenak eta enpresak? hitzaldiarekin, eta Pilar Jericók, Change Mindset: ez izan aldaketaren beldur hitzaldiarekin.

Lehen orduan egin den inaugurazio-ekitaldian, Laespada diputatuak baieztatu du zailtasun- eta ziurgabetasun-garai honetan ekintzailetzan jardutea irtenbidearen parte dela. Haren ustez, ehunekoen hoztasunaren atzean, ilusioak, proiektuak eta enplegu-sorgune berriak daude.

Haren esanetan, ezin diogu utzi ekimen ekintzaile bati ez hazten laguntza-faltagatik. Hori ezin da gertatu. Horretarako, Aldundiak lanean jarraituko du, DEMA agentziaren eta foru-diputatuak zuzentzen duen sailaren bidez. Eta, jakina, Sarekin Sareakiko lankidetzan sakontzen, Bizkaiko ekintzailetzarako.

Bestalde, Albert Medrán Espainia Nazio Ekintzailerako Goi Mandatariaren zuzendari nagusiak nabarmendu du ekintzailetza berritzailea funtsezkoa dela herri bat eraldatzeko. Haren esanetan, Bilbo eta Bizkaia ekosistema berritzaileen arloko erreferente dira, eta inbertsioa zein talentua erakartzeko foku bihurtu dira. Eta horregatik ekarpen handia egin dezakete Espainia nazio ekintzaile bihurtzeko ikuspegian

Sarekin week ekintzailetzaren lehen foru-astearen helburuetako bat da ekintzaileak eta haien ideiak kontaktuan jartzea ideiok gauzatzen lagun diezaieketen Bizkaiko lurraldeko entitateekin.

Sarekin week astea —Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatua— DEMA Enpresa Garapenerako Agentziak antolatu eta koordinatu du, Sarekin Sarearen eragileen laguntzarekin.

noticias de deia