Patrokuako ikasgela berriz da erabilgarri
Patrokua jauregiko bigarren solairuko Ikasgela berriro ere erabilgarri izango da laster, Luis Egurrola Markina-Xemeingo alkateak eta Koldo Goitia Lea-Artibai Amankomunazgoak sinatu berri duten eta Amankomunazgoaren osoko bilkuran onartu den hitzarmen berriari esker. Erabiltzaileek biharkoa dute azken eguna eskaerak egin ahal izateko.
“Giltz eskaerak udaletxean egin behar dira: aurrez aurrez, Berton bulegoan; edo, emailez (udala@markina-xemein.eus), eskaera orria beteta eta eskatzen den dokumentazioa bidalita”, Udalak azaldu duenez. . Erabiltzaileei dagokienez, “Markina-Xemeinen erroldatua dauden 16 urtetik gorakoek erabili ahalko dute” Amankomunazgoaren gune den Patrokua jauregiko ikasgela. Gehienez, erabiltzaile kopurua 20 lagunekoa izango dela zehaztu dute.
ordutegia
“Erabiltzaileek nahitaez bete beharreko higiene eta segurtasun neurriak hartu beharko ditu erabiltzaile bakoitzak: “maskararen erabilera une oro, sarreran eskuak garbitzea, segurtasun distantzia gorde-tzea eta irteterakoan erabili den gunea desinfektatzea”. Ikasgelaren ordutegia larunbat eta igandekoa izango da, 09:00etatik 22:00ak arte.
Temas
Más en Bizkaia
-
Metro Bilbao extiende la app Navilens a toda su red para facilitar la accesibilidad a personas con discapacidad visual
-
La Palma sirve el mejor pintxo de bacalao del Casco Viejo de Bilbao
-
MarisGalicia bate récord de asistencia en Bizkaia con 19.600 visitantes hasta la fecha
-
La homogeneización urbanística de Bilbao simplifica el nuevo callejero fiscal