Aniztasunaren Eskolaren jarduerak hasiko dira berriro datorren astean
BARAKALDO. Datorren astean zehar, astelehenean hasita, Aniztasunaren Eskolaren jarduerak abiaraziko ditu berriro Barakaldoko Udalak. Clara Campoamor Zentro Zibikoan egingo dira, arratsaldeko 18:30etik 20:30era. Saio hauek, ekimen honen laugarren edizioari dagozkionak, 2021eko otsailera arte luzatuko dira.
Datorren astearterako, urriak 27, aurreikusita dagoen lehenengo mintegian, "Komunikabideen irakurketa kritikoa" gaia landuko du Moha Gerehou kazetariak (eldiario.es) eta Madrileko SOS Arrazakeria erakundeko presidente ohiak.
Azaroaren 24an, Norma Vázquezek "Emakumeak, pobreak eta migratuak: etxeko langileak Euskadin" gaiari buruz hitz egingo du. Vázquez psikologo feminista euskalmexikarra da, eta Sortzen Aholkularitzaren sortzailea. Abenduaren 15ean, bestalde, Ongi Etorri Errefuxiatuak izango da Migratzaileen Nazioarteko Egunaren (18-D) esparruan egingo den zine-forumaren dinamizatzailea.
2021eko urtarrilaren 26an, "Immigrazioaren bilakaera Barakaldon: dimentsio demografikoa, soziala eta ekonomikoa" mintegia egingo da. EHUko irakasle eta Ikuspegiko (Immigrazioaren Euskal Behatokia) ikertzaile Iraide Fernándezek eskainiko du. Amaitzeko, otsailaren 23an, Euskadin, Munduko Medikuak erakundeko kulturarteko bitartekari eta kide Mamadou Ngom-ek 'Jardunbide komunitario egokiak kulturarteko eta arrazakeriaren aurkako ikuspegiarekin' gaiaz hitz egingo du. Jarduera hau Barakaldoko Denbora Bankuak aurkeztuko du.
Jardueretara joateko, aldez aurretik eman behar da izena, mezu elektroniko bat bidaliz amekadi@gmail.com helbidera, edo Whatsapp bidez (670 745 032).
"Ekimen honen helburua da Udalarekin Barakaldo inklusiboago bat eraikitzen inplikatuta dauden eragile komunitarioak elkartzeko, esperientziak trukatzeko eta prestatzeko agora izatea", adierazi du Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasuna Kudeatzeko zinegotzi Juan Antonio Pizarrok.
Temas
Más en Bizkaia
-
Metro Bilbao extiende la app Navilens a toda su red para facilitar la accesibilidad a personas con discapacidad visual
-
La Palma sirve el mejor pintxo de bacalao del Casco Viejo de Bilbao
-
MarisGalicia bate récord de asistencia en Bizkaia con 19.600 visitantes hasta la fecha
-
La homogeneización urbanística de Bilbao simplifica el nuevo callejero fiscal