Beste lau hildako Bizkaiko egoitzetan koronabirusa dela eta
BILBO. Bi egunean behin egin ohi duen moduan, Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman zuen atzo, hilak 25, lurraldeko mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera. Azken orduetan, koronabirusak beste lau hildako utzi ditu Bizkaiko egoitzetan.
Irailaren 24aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 83
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 32
- Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 1.839
- Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 107
- Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 67
Gaur egun, 9 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Leioa Laguntza Zentroa-GUFE (30), DomusVI Miraflores-Bilbao (13), Zuetxe-Bakio (12), Santa María-Getxo (6), Marcelo Gangoiti-Muskiz (6), Albiz Santiago Llanos-Sestao (8), Misericordia-Bilbao (5), San José Etxe Alai-Mungia (2) y Elorrio Laguntza Zentroa-GUFE (1).
Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 76 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 48 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 28 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.
Azken orduetan 29 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda)
Temas
Más en Bizkaia
-
Las instituciones mandan un mensaje de tranquilidad: la dermatosis nodular no supone un riesgo para la salud humana
-
Bilbao homenajea a Scheifler con una placa en su vivienda natal
-
Alertan de una nueva estafa con la que buscan datos personales y bancarios
-
Bermeo celebra su Gau Beltza con teatro, talleres y música metal