BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako azkenengo datuen arabera, koronabirusak beste lau hildako utzi ditu azken orduetan Bizkaiko Egoitzetan.

Irailaren 20aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 108
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 31
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.793
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 122
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 55

Gaur egun, 12 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Leioa Laguntza Zentroa-GUFE (19), DomusVI Miraflores-Bilbao (16), Zuetxe-Bakio (14), San José Etxe Alai-Mungia (12), Elorrio Laguntza Zentroa-GUFE (10), Ballesol-Bilbao (9), Santa María-Getxo (8), Marcelo Gangoiti-Muskiz (7), Albiz Santiago Llanos-Sestao (5), Misericordia-Bilbao (5), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (2) eta Elorduy-Barrika (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 89 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 64 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 25 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia jarriko du astearte honetan Zallan, Enkarterriko adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 19 zentro soziosanitarioetako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) profesionalei prebentziozko behaketa egiteko. Erantzun azkarreko foru taldeak Zallako frontoian egongo dira, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi dituen instalazioetan. Bertan deituak izan diran 578 profesionalei PCR frogak egin ahal izateko.