Bizkaibusek Lekeitioko lineak kenduko ditu hurrengo larunbatean
BILBO. Hurrengo larunbatean, irailak 5, Lekeitioko Antzar Eguna ospatzekoa zen, baina koronabirusak eragindako egoera dela eta, Udalak bertan behera utzi egin ditu ospakizunak. Hala ere, ospakizun alternatiboak eta jende pilaketak ekiditzeko asmoarekin, Bizkaibusek Lekeitiorako zerbitzua kendu egingo du egun horretan. Milaka eta milaka pertsona mugitzen dituzten jaiak dira, batez ere autobusez joaten direnak, eta, beraz, bizi dugun egoera kontuan hartuta, zerbitzu hori egun horretan ez eskaintzeko erabakia hartu egin dute.
Lekeitioko Udalak berak inguruko gainerako udalerriekin, Ertzaintzarekin eta tartean sartutako erakundeekin koordinazioan egindako eskaera baten ostean hartu dute erabakia.
Horrela, bada, kostaldeko udalerri horretara doazen hiru lineen ibilbideak honela geratuko dira:
- A3512 Bilbao - Lekeitio (Autopista) lineak Bilbotik Markina-Xemeinerainoko ibilbidea baino ez du egingo.
- A3513 Bilbao - Hospital Galdakao Ospitalea - Gernika Lumo - Ea - Lekeitio lineak Bilbotik Earainoko ibilbidea baino ez du egingo. Bueltako ibilbidea Ispasterretik egingo du, eta ez Eatik, Bilborantz doazen bidaiariak hartzeko.
- A3523 Bilbao - Hospital Galdakao Ospitalea - Gernika Lumo - Aulesti - Lekeitio lineak Bilbotik Gizaburuagarainoko ibilbidea baino ez du egingo.
Hortaz, hiru lineetako bat bera ere ez da Lekeitioraino iritsiko egun osoan. "Egoera hau egungo osasun-larrialdiak sortua da, eta aurreko edizioez bestelakoa da oso, normalean egun horretako zerbitzua indartu egiten izan baita, eta ez murriztu", adierazi du Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko foru-diputatuak.
Temas
Más en Bizkaia
-
La planta de biometanización de Artigas realizará sus primeras pruebas en junio
-
Los pabellones de Punta Zorrotza serán espacios versátiles y habrá un plató para rodar en el exterior
-
Bermeo cerrará al tráfico Portuzarra para favorecer el ocio, la convivencia y la actividad del entorno
-
Cervecera, yoga y música en vivo: El antiguo restaurante Antón se transforma en un nuevo espacio de ocio en Artxanda