Erraldoien aparteko jaia
Karmengo jaietako hainbat ekintzetan parte hartzen dute
AMOREBIETA-ETXANOKO jaietako azkenengo hamarkadetan, jaien hasiera egunean pregoilari eta txupinazoarekin batera, erraldoi eta buruhandien presentzia uka ezina eta beharrezkoa bilakatu dela dirudi. Gutxi gora behera 2004. urtetik aurrera eta Udazken Txistulari Taldearekin izandako betiko harremana medio izanda, Udazken Barria Konpartsen Taldea sortu zen, Zornotzako erraldoi eta buruhandien konpartsaren hasieraren abiatua izanda. Hori dela eta, erraldoi eta buruhandien presentzia askotan protagonista ere bihurtu da jaietako karteletan eta 2013ko kartelaren kasua, baita 2015ekoa adibide argiak dira.
Tanborrada edo Txistularien Kontzertuarekin gertatu izan den bezala, antolamendu lanetan hasieratik murgilduta izan den pertsonetako bat, Iban Ibarretxe izan zen. "Erraldoiak jaietan irteten dira txupinazoaren egunean eta Txistularien kontzertuan ere parte hartzen dute. Jende askorentzat txupinazoaren momentua jaietako egunik politena izaten da eta zoragarria izaten da bizi izaten den giroa". Konpartsa taldearen kasuan "udaletxeak bi erraldoi ditu eta guk beste bi, baina urtero beste herri batzuetako konpartsen presentziarekin konta-tzen dugu".
Temas
Más en Bizkaia
-
Basauri será este fin de semana el mayor escaparate de las danzas autóctonas
-
Mundaka homenajea a vecinos fusilados en la Guerra Civil
-
Gernika-Lumo fija cita mensual para renovar el DNI y el pasaporte sin desplazarse a partir de octubre
-
Abierto el plazo de inscripción para el taller de teatro en Bermeo