Gernika-Lumoko Udalak 105 aparkaleku ditu salgai Bekoibarran
- Gernika-Lumoko Udalak 105 garaje-plaza jarri ditu interesdunen eskura, 10 urterako eta 50 urterako emakida erregimenean. “Hamar plaza ditu 50 urterako kontzesiorako, 13.126,09 eurotan, eta ordainketa bakarrean ordaindu” beharko dela azldu dute Udaleko bozeramaileek. “Gainerako 95ak 10 urterako emango dira, hileko 40 euroko kuotarekin”, zehaztutakoaren arabera. Horiek guztiak Bekoibarrako industrialdean daude, eta eskaerak aurkezteko hurrenkera zorrotzean esleituko dira.Inprimakiak udalaren web orriaren bidez deskarga daitezke, eta aurkeztu egin behar dira, Udaleko web orriaren egoitza elektronikoaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan bertan. Halaber, garaje-plaza horietan interesa duten pertsonek informazio gehiago eska dezakete HAZen, edo pleguak kontsultatuta udalaren webgunean, iragarkiaen atalean.
Temas
Más en Bizkaia
-
Xare euskarazko kultura digitalaren jardunaldiak bosgarrenez egingo dira Barakaldon eta 150 gazte bilduko dituzte
-
URA invertirá 192.635 euros para reducir la inundabilidad en el entorno del río Mape en Busturia
-
Durango publica el listado provisional de personas admitidas y excluidas para el sorteo de 22 viviendas tasadas en Birjinoste
-
Cinco años después del atropello mortal en Aulesti, el caso llega a juicio en Gernika