Applikazio berria dute markinarrek
Telefono bidezko erreminta herritarren eta Udalaren arteko komunikazioa hobetzeko baliagarria da
- Herritarrekin komunikatzeko online tresna berri bat jarridu martxan Udalak: Markina-Xemein Zabaltzen izenburupeko mugikorretarako aplikazioa. Erreminta informatiboaren helburu nagusia “udal informazioa herritarren eskura jartzea eta herritarren parte-hartzea bultzatzea” dira. Teknologia berrien laguntzaz, sakelako telefonoen bitartez toki-administrazioak eragindako albisteak, abisuak edota agenda jasotzeaz gain, markinarrek intzidentzien berri eman ahal izango dute.
“Aplikazioak eskaintzen dituen zerbitzuen artean Kalezaindu azpimarratu daiteke”, Udaletik adierazitakoaren arabera. Hone bitartez intzidentzien berri ematea posible izango da, “mugikorretik bertatik bidalitako” mezuekin. “Abisua jaso ostean, dagokion udal arloa arazoari irtenbidea emateko lanean jarriko da eta, hori lortu arte, inziden-tzia horren bilakaeraren berri emango du Udalak aplikazioan eta udal webgunean”. Markina-Xemein Zabaltzen Android eta iOS sistemetarako eskuragarri dela azaldu dute, Play Store edo App Storen deskargatu beharko delarik.
Temas
Más en Bizkaia
-
Cuatro nuevos vuelos directos desde el aeropuerto de Bilbao a ciudades europeas: la gran apuesta de Wizz Air
-
Lemoa plantará 20 ejemplares de roble en el nuevo parque Kamane
-
En imágenes: Celebración de la séptima edición del "Reconocimiento a las Mujeres Migradas Bilbainas"
-
Una prueba cicloturista modificará el tráfico de Bilbao durante varias horas