Birziklatze-tasak gora egin du Debabarrenan
ERMUA. Martxoaren 14an alarma estatua ezarri zenetik, birziklatze-tasak gora egin du Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatean hondakin mota guztietan.
Martxoan, biztanle bakoitzeko 32,13 kilo hondakin bildu dira (2.338.316 kilo guztira) Debabarrena eskualdean, eta birziklatze-tasa % 49,63koa izan da.
Otsailean jasotako datuekin alderatuta, organikoaren birziklapena % 13,86 hazi da, plastikoarena % 18,7, beirarena % 42,56 eta paperarena % 8,28. Gainerakoak, hondakinen % 50,37, errefus-edukiontzietara joan dira.
Hiri-hondakinen bilketa hazi egin da Mankomunitateko 8 udalerrietan. Aipatzekoa da Alarma Estatua ezarri zenetik, edukiontzien txipak desgaituta egon direla eta edukiontziak zabalik herritarren segurtasuna bermatzeko.
Debabarrenako Mankomunitateak nabarmendu du herritarren erantzuna eredugarria izaten ari dela, baina oraindik ere hazkunde-tarte handia dagoela birziklatze-mailan. "Hondakinak ahal den neurrian murriztu behar ditugu, eta sortzen ditugunak ahalik eta gehien birziklatu, herritarrekin lankidetzan", esan dute.
Bestalde, apirileko lehen datuetan, edukiontzi urdinetan (papera/kartoia) zein edukiontzi grisean (gainerakoak) utzitako hondakinei dagokienez beheranzko joera ikusi du erakundeak. Oraindik hilabete osoko datuak itxi ez badira ere, bi jaitsierek jarduera ekonomikoaren geldialdiari erantzungo liokete, batez ere ostalaritzan eta gainerako saltokietan.
SEGURTASUN-NEURRIAK ALARMA ESTATUAN
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak hondakinen gaikako bilketa bermatu du uneoro, ondoren birziklatzeko, langileen segurtasunari lehentasuna emanez. Horrela, berrogeialdian dagoen kideren bat duten etxeetatik datorren zaborra erabat automatizatuta eta bereizita kudeatzen da.
"Inoiz baino nabarmenagoa da hondakinak biltzeko zerbitzuaren garrantzia. Ezinbesteko zerbitzua da, eta eskertzekoa da langileen konpromisoa, herritarrak beren etxeetan konfinatuta dauden bitartean, guztion bizimodua errazteko eta osasun publikoa bermatzeko lan egiten baitute ", adierazi du erakundeak.
Temas
Más en Bizkaia
-
Lea Artibai se une para utilizar sus polideportivos
-
Abadiño sancionará a la empresa de limpieza de edificios municipales
-
Amorebieta aprueba su primera ordenanza reguladora del servicio de taxis
-
Beatriz Egaña, mujer intoxicada por plomo: "Nos tomábamos un chupito de veneno con cada vaso que bebíamos"