Sondikak indarkeria matxista gaitzezten du
Udalak adierazpen instituzional bat argitaratu du azken egunetan emandako kasua salatzeko
- Sondikako Udalak adierazpen insituzional bat aritaratu du; bertan aderazi denez, Udal-korporazioa osatzen duten talde politikoetako kideek azken egunetan jazotako emakumeen aurkako bortizkeria kasuaren aurkako jarrera azaldu dute: “Sondikako Udalak bere gaitzespenik handiena eta sumindurarik handiena adierazi nahi du gure udalerrian gertatutako eraso matxistagatik. Delitu hori osotasun fisiko eta moralaren aurkako atentatua da, eta, ondorioz, giza eskubide guztien urraketa larri eta onartezina. Udal honek gertaera horiek gaitzesten dituela adierazten du, eta biktimei, haien senideei eta hurbileko inguruneari babes zin-tzoa ematen die. Ildo horretan, emakumeak errespetatzen ez dituen edozein jokabide arbuia-tzen du, keinu eta jarrera sexistetatik hasi eta muturreko erasoetaraino”. Beste alde batetik, Udalak biztanleriaren jarrera aktiboa aldarrikatu du emakumeen aurkako edozein indarkeria-adierazpenen aurrean, “honelako kasuak onartu gabe eta pairatu dituztenei gure babesa adierazita”. Amaitzeko, gobernu sondikoztarrak Eusko Jaurlaritzaren indarkeria matxista jaso duten emakumeentzakoa arreta zerbitzuaren telefonoa gogorazi du: 900 840 111.
Temas
Más en Bizkaia
-
Orduña apela al civismo ante varios cierres de las piscinas de verano por defecaciones en el agua
-
Las barracas de Aste Nagusia estarán en el Parque Etxebarria casi cuatro semanas
-
Ugao unificará el Servicio de Atención Ciudadana en una oficina en la planta baja del Ayuntamiento
-
El Bizipark de Barakaldo nacerá con las plazas llenas