Debegesak enpresa eta autonomoentzako aholkularitza eskainiko du
ERMUA. Koronabirusak eragindako osasun-krisialdi garai honetan, Debegesak Debabarreneko mankomunitateko autonomo eta enpresentzako telefono bidezko aholkularitza zerbitzua eskainiko duela adierazi du. Degabesa Debabarreneko Garapen Agentzia da, eta horrez gain lan bila dabiltzan pertsonei laguntza eskainiko die baita ere.
Zerbitzua bi telefono lineatan banatzen da: lehena, 699 76 71 57 zenbakia duena, lan bila dabiltzan pertsonei aholkularitza emateko erabiliko da. Bertan, enplegua lortzeko beharrezko informazioa eskainiko da, kurrikuluma hobetzeko aholkuak, edota enplegu-atarien inguruko informazioa, besteak beste.
687 47 65 05 telefono zenbakian, aldiz, autonomo eta enpresei zuzendutako laguntzei buruzko informazioa eta tramitatzeko laguntza eskaintzen da. Koronabirusa dela eta, pandemiaren eragina murrizteko kaleratzen diren laguntzen inguruan xehetasunak ematea du helburu eta honekin batera, tramitazio prozesuan beharrezko laguntza eskaintzea.
Bi telefono zenbakiak operatibo daude astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. WhatsApp bidez jasotako mezuei ere erantzungo zaie.
Telefono bidezko zerbitzuaz gain, posta elektronikoa ere erabili daiteke. Hori horrela, idatzi mezua enplegua@debegesa.eus helbide elektronikora lan bilaketa prozesurako orientazioa behar baduzu, eta ekintzaile@debegesa.eus helbidera, aldiz, enpresa edo autonomoa bazara.
Debegesak lanean jarraitzen du etxetik, eskualdeko gizarte eta enpresei ahalik eta zerbitzu hobeena emateko. Ohiko komunikazio kanaletan aurkitu ahal da informazio eguneratua: sare sozialetan, telefonoan edota www.debegesa.eus webgunean, besteak beste.
Temas
Más en Bizkaia
-
Amorebieta aprueba su primera ordenanza reguladora del servicio de taxis
-
Beatriz Egaña, mujer intoxicada por plomo: "Nos tomábamos un chupito de veneno con cada vaso que bebíamos"
-
Aburto atribuye los detenidos tras el partido a hechos desligados del fútbol
-
La Asociación de Hostelería de Bizkaia lamenta el cierre de los bares cercanos a San Mamés antes del partido ante el Manchester United