Berbetan jardunaldien XXI. edizioa martxoan ospatuko da
Azkenengo urteetan egin ohi izan denez, Ermuak 'Berbetan' jardunaldien ospakizunak hartuko ditu aurten ere. Aurtengoa XXI. edizioa izango da, 1999. urtetik ospatu baita jarraian, etenik egin gabe. Jardunaldi horietan euskararen ezagutza eta erabilerarekin lotura dituzten gaien inguruko hitzaldi eta mahai inguruak antolatzen dira. Eskolabarri ikastetxea, Anaitasuna Ikastola, AEK euskaltegia, Udal euskaltegia eta Euskal Birusa euskara elkartea izan dira aurtengo edizioaren antolatzaileak. Ermuko Udala babesle nagusia izango da.
Aurten egingo diren hitzaldiak honako hauek izango dira:
- Lehena Jon Maiaren eskutik martxoaren 4an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan egingo da Lobianoko Kulturgunean. Maiak bere azken liburua, "Berriak jaio ginen", aurkeztuko du eta horren inguruko solasaldia izango dugu. Publiko orori zuzendua.
- Bigarrena, Martxoaren 12an, osteguna, 19:00etan Lobianon. Uxue Alberdiren azken liburuaren, "kontrako iztarritik", inguruko solasaldia egingo da. "Kontrako eztarritik" liburuan oinarrituriko bertso-saio literarioa + tertulia. Uxue Alberdi eta Ane Labaka izango ditu bertsotan eta gai jartzaile Maite Berriozabal. Publiko orori zuzendua.
Hirugarren bat prestatzen ari dira, gazteei zuzendutakoa. Motibazio saio potente bat egin nahi da. Beraien erreferente izan daitekeen artista euskaldun bat ekartzeko asmoa dugu. Emanaldia Ermua BHI institutuan egingo da martxoaren 25ean goizez. Ikastetxe barneko emanaldia izango da. Zehaztu bezain pronto, ezagutzera emango da.
Temas
Más en Bizkaia
-
Bermeo implanta una nueva tasa de residuos ajustada al coste real del servicio
-
BBK Klima abre sus puertas de forma gratuita en Busturia durante ASTEKLIMA 2025
-
Bilboko Udalak eta Telparkek ibilgailu elektrikoak doan kargatzea erraztuko dute datorren astean
-
Gernika-Lumo ofrecerá talleres de música para principiantes