Hirugarren urtez, Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren, Meatzaldeko Merkataritza Bulego Teknikoaren eta Baturiken bidez, Indabaren Eguna antolatuko du. Horrez gain, zenbait eragileren laguntza ere izango du, hala nola, Trueba Interpretazio Zentroarena eta herriko hainbat enpresena.

Jai giroko eguna izango da, eta kalean egongo diren musika eta entretimendurako jarduerez hornituta egongo da Enkarterrietako karilla indabaren lehiaketa, parte-hartzaile izan daitezkeelarik bai Trapagarango ostalaritzako establezimenduak, bai herriko zein kanpoko norbanakoak eta kuadrillak.

Indaba mota hau desagertzeko zorian zegoen eta azken urteetan berreskuratzea lortu da ahalegin handiz, besteak beste, Trueba interpretazio zentroari esker. Hori dela eta, produktu hau, jatorria Enkarterrietan duena, eta eskualde horretan lantzen dena, gure herriko jaki eta dinamizatzaile bihurtuko da egun horretan, batez ere Trapagarango ostalaritza eta merkataritzari dagokionean.

Aurreko edizioetako parte-hartzea

Lehen edizioan ostalaritzako lokalek baino ez zuten parte hartu, 16k hain zuzen ere, baina bigarren edizioan berrikuntza esanguratsuak sartu ziren, adibidez, lehiaketa ez zitzaien tabernei bakarrik zuzendu, kuadrillei eta norbanakoei ere zabaldu zitzaien, Trapagarangoei zein kanpokoei, eta hori dela eta, parte hartzea areagotu egin zen. 2019 urtean, 13 tabernak eta 19 kuadrillak hartu zuten parte.

Hirugarren edizio honetan oraindik gehiago handitu nahi da parte hartzea, bai ostalaritza sektorean eta bai norbanako eta kuadrillen artean. Horretarako, kaleetan musika eta jolas-jarduera gehiago jarriko dira, eta sariak zozketatuko dira tabernen ibilaldi-txartela zigilatu dutenen artean. Txartel hori, besteak beste, parte hartzen duten tabernetan eskuratu ahal izango da.

Iaz 70 kilo indaba karilla baino gehiago jan ziren. Aurtengo helburua da kopuru hori gainditzea eta hitzordu gastronomiko hau sendotzea.

Nola parte hartu Enkarterriko karilla indabaren lehiaketan

Parte hartu nahi duten pertsonek formulario honen bidez eman beharko dute izena, otsailaren 25eko 9:00etatik martxoaren 16ko 9:00ak arte. Izena emateko epea amaitu ondoren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira partehartzaileekin, lehiaketari buruzko azken kontuak zehazteko.

Adinez nagusi den edonork eman dezake izena. Dena den, parte-hartzaile baikotzak inskripzio bakar bat egin dezake eta kazola/lapiko bakar bat aurkez dezake lehiaketan. Antolatzaileek mota horretako indaba kilo bana emango die doan izena ematen duten lehenengo 30ei. Dena den, Trueba Zentroaren kontaktua emango da gehiago erosi nahi badute ere, eta gainerako parte- hartzaileak ere hornitu daitezen.

Lehiaketan parte hartzen dutenek 9:00etan aurkeztu beharko dira erabiliko duten kazola/lapikoarekin Lauaxeta Plazan antolatzaileek ontzat eman dezaten. Lehikaeta ofizialki 9:30ean hasiko da.

Karilla indaban adituak diren profesional espezialistez osatua egongo da Epaimahaia, denak direlarik Trueba Zentroko kide. Epaimahi honek 13.30etik 14:30era aurkezten diren kazola/lapiko guztiak baloratuko ditu, kontuan hartuta aurkezpena, zaporea eta egosketa-puntua.

Lehiaketatik at ere edonork prestatu ditzake indabak. Kasu horretan edozein indaba-mota erabil dezake, eta beharrezkoa ez bada ere webguneko formularioan izena ematea, martxoaren 28an, goizeko 10:00etan, aurkeztu beharko da antolatzaileek esan diezaioten non jarri. Lehiaketa ofizialki 10:00etan hasiko da.