%5,5era jaitsi da Loiuko langabezia
Udalaren arabera, datu hauek azken zazpi urtetako onenak izan dira
Loiu - Gizarte eta ekonomia alorrean oso berri onak jaso ditu Loiuko biztanleria, izan ere, herriko langabezia-tasa %5,5ekoa da gaur egun. Udalak oso balorazio positiboa egin du datu honen inguruan. “Azken zazpi urteotako tasa baxuena da hau. Gainera, Bizkaia eta Euskadi mailako estatistika positiboenen artean kokatzen gaitu zifra onek”, adierazi zuen Josu Andoni Begoñak, Loiuko alkateak, probintziako langabezia tasaren batez bestekoa %11,7koa dela azpimarratuz. Bestalde, Udalak azken urteetan aspektu honen inguruan egon den eboluzio baikorraren inguruko ausnarketa sakona egin du, izan ere, 2013 eta 2014 urteetan %8,5 eta %8,3koak izan ziren langabeziau datuak eta, gainera, 2013ko uztailean %14ko zifrara ailegatu zen Loiuko biztanleria. Alkateak azaldu zuenez, Udalak eta EGAZ Txorierrik -Txorierriko Mankomunitateko Sustapen Ekonomikoko Zerbitzua- hainbat ekintza aurrera eraman dituzte azken urteetan bertoko herritarren lan merkatuko aukerak haziarazteko fromakuntza eta eskaintza desberdinen bitartez. Halaber, Begoñak aipatu zuenez, herriko langabezia-tasa are gehiago jeisteko lanean jarraituko du Loiuko Udalak. - O. Pérez
Más en Bizkaia
-
Más de 2.300 vizcainos se presentan a la sexta convocatoria de la Euskal Polizia en el BEC
-
Cantabria lidera las preferencias de los vizcainos para ir de turismo en el Estado
-
El calvario de un vecino de Trapagaran continúa: nuevos ataques con piedras
-
Lapurretak jaitsi eta borrokengatik atxiloketak handitu dira Durangon