Basauri - Zaratatsu eta mugimendu askorekin iratzarri zen atzo Mercabilbao. Betiko moduan, egia esanda. Baina, Gabonak iristear daudenean, beti nabaritzen da mugimendu pixka bat gehiago Elikagai Unitate honetan, batez ere produktu batzuen salmentak igotzen direlako normalean. Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen, Merkataritza eta Enplegu zinegotzia eta Aitor Argote Mercabilbaoko zuzendari nagusiaren bisita jaso zuen atzo. Argotek esan zuenez, “arrain eta itsaski handizkariek urteko fakturazio osoaren %16 inguru egiten dute hilabete honetan, gero eta gehiago Gabonak hurbildu ahala”. Zentzu honetan, Mercabilbaoren kalkuluen arabaera, “20.000 tonatik gora merkaturatuko dira abenduan zehar, hau da, urteko merkaturatzearen %10 inguru, aurreko urteetako datuak kontuan hartuta.”Erlojuak goizeko 6:00ak jotzen zituenean, Mercabilbaok langile eta merkan-tzien joan-etorri izugarria zuen atzo. Basaurin kokatuta dagoen Elikagai Unitate honetan urteko egun guztietan egon ohi da erritmo frenetikoa, eta eredu bezala, aipa daiteke 3.000 ibilgailu sartzen direla egunero hiri txiki bat bezalakoa den merkatu honetan. Mercabilbao Iberiar Penin-tsulako iparraldeko elikagai galkorren banaketa zentro nagusia da. Sektoreka, arrainen eta itsaskien sektoreak abenduan 3.000 tona inguru merkaturatzea aurreikusten du. Eskari handiena duen produktua, aurten ere, legatza izaten ari da, eta ondoren txipiroi izoztua, izokina, otarrainxka izoztua eta lupia datoz.

Fruten eta ortuarien merkatuaren kasuan, 2019ko abendu honetarako aurreikusten diren kopuruak 18.000 tona baino zerbait gehiagokoak dira, hau da, urte osoko salmenten %8a. Kalitate handiko produktuak eta osasungarriak saltzen dira Mercabilbaon, eta gainera, produktuen kalitatea bermatzeko, arrainen pabiloiko osasun-ikuskaritzako laborategiak laginketak egiten ditu egunero.

Oro har, handizkariek, urteko azken asteetan, Gabonak iristerakoan, beste hilabetetan baino zerbait gehiago saltzen dela onartzen dute. Hala ere, salmentek behera egin dutela zioten atzo, duela urte batzuk saltzen zenarekin alderatuta. Hauen artean Gaizka Fernández zegoen, Las Capotinas enpresako gerentea. Urteak igaro ahala, “salmentak %30 inguru jaitsi direla” dio. Fernándezen ustetan, “Gabonen kanpaina gutxinaka desagertzen joango da, salmentak gero eta gehiago jeisten ari direlako”. Arrazoi ezberdinak daudela aipatzen de, eta hauen artean “kon-tsumo-ohituren aldaketa” edota “herri eta hirietan supermerkatu handien ezarrera” egon litezke. Gainera, erosten dutenek, “gutxiago erosten dute eta adibidez, aurten abuztuan saldu dut gehiago abenduan baino, turismoarengatik”, nahiz eta egun batzuk falta diren urtea bukatzeko. Gero eta arraindegi gutxiago dagoela dio, eta lan gogorra izanda, “jende askok ez du nahi esfortzu hori egin gainera”. Metro batzuk haratago, Bizkaimar enpresan pixkat gehiago saltzen dela nabari dute, baina “asko jeitsi” dela diote ere. Beraien kasuan, gainera, “Gabonak ez dira bereziak salmentei dagokienez, gure produktuak urte osoan zehar saltzen direlako”. Horregatik, “salmentak nahiko an-tzekoak dira urte osoan, baina adibidez legatzaren kasuan bai nabari dela igoera bat”. Aurtengo bisitan, Xabier Ochandiano eta Aitor Argotek, Gurutze Beitia eta Karmele Larrinaga antzezleek lagunduta, Alexa aplikazioa aurkeztu zuten. “Mercabilbaori buruzko informazio orokorra ematen duen Amazonen bozgorailu adimenduna da, gainera, galdera jolas baten bitartez, App-earen erabiltzaileek Elikagai Unitateko zenbait alderdi sakon ezagu-tzeko aukera izango dute”, azaldu zuen Argotek.