Urdaibaiko esentziak dastatu ahal izango dira Bermeon
Proiektuak tokiko ekoizleak eta zonaldeko gastronomia sustatu nahi du
BILBO. «Herritarrek, eta baita bisitariek be, aukera ederra edukiko dute geure ortuarien eta ganerako merkatarien kalitatezko produktuen erosketak egiteko, bai bihar eta baita datozen eguneetan be», azaldu dute Bermeoko Azokaren Elkarteko -Berazel- ordezkariek.
Azoka Gabon giroan ospatuko da, baserri eta itsasoko bertoko sasoiko produktuen salmentapostuen artean. Horrezaz ganera, eskaintza berezia izango da, izan ere, artisauen eskulanak erosi edo, «gura izan ezkero, sukaldari batek azokan bertan prestatutako karakolak edo makailaua jateko edo etxera eroateko aukera eukiko dabelako bertaratzen diran guztiek», aurreratu dute.
Urdaibaiko esentziak proiektua dalakoa tokiko ekoizleak eta zonaldeko gastronomia nabarmentzeko eta sustatzeko sortu zen. «Abeltzaintzako ustiategiak, ortuak eta itsasoko produktuak Urdaibaiko kulturaren eta ekonomiaren eta bertako paisaiaren funtsezko partea dira eta», azaldu dabe ekimenaren bultzatzaileek.
Txistorra eta txakolina
Bermeoko Gabonetako azoka bereziaren egitarauari begira, bestalde, 11.00etan izango da inaugurazio ekitaldia, Jose Antonio Egia Musika Eskolako ikasleen eskutik. Bertaratutakoek gainera, txistorra eta Bizkaiko txakolina dastatu ahal izango dute, azokako postuetan. Beste alde batetik, Berazel Elkartekoek aurreratu dabenez, abenduaren 24an «Mari Domingi eta Olentzero geure artera etorteko gonbidatu doguz, ume eta nagusien azkeneko gutunak batzeko».
Más en Bizkaia
-
Los inspectores de Hacienda de Bizkaia inspeccionarán ‘in situ’ que todos los tickets se emiten con código QR
-
En imágenes: gala Getxo Moda 2025 en la terminal de cruceros del puerto deportivo
-
El mantenimiento de las carreteras se dispara un 40% en Bizkaia
-
La feria de la alubia y el vino llenará de sabor la Plaza del Mercado de Gernika este sábado