Pergolan aparkaleku berria estreinatu dute Bermeon
Gaztelugatxe bisitatu nahi dutenei “ibilgailuak bertan aparkatzeko aukera” eman nahi diete
Bermeo - Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bermeoko Udalak, lankidetzan arituta, Pergolako inguruko aparkalekua handiagotu dute. Lehen 70 plaza inguru zituen guneak 354 ibilgailu aparkatzeko kapazitatea izango du. Orain egun gutxi estreinatuta, bi ardatz ditu proiektuak: “herriko azpiegiturak eta mugikortasuna hobetzea eta Gaztelugatxeko San Juan bisitatu nahi duten pertsonei ibilgailuak bertan aparkatzeko aukera ematea”.
Hala azaldu dute bai Udaletik eta baita Aldunditik ere. Herriari dagokionez, aparkatzeko guneen gabeziari erantzun aproposa eman nahi zaio. Gaztelugatxeri dagokionez, bestetik, berau “bisitatu nahi dutenen sarrera izan dadin balioko du, hau da, bertara hurbildu nahi duten guztiek Bermeotik egin dezaten garraio publikoa erabiliz”. Horrela, “aukera-espazio berriak irekiko dira herriarentzat, bisitariek eragina izango dutelako tokiko ekonomian”. Itxasgane futbol zelaiaren parean kokatzen den Pergolako aparkalekua eraiki ahal izateko “637.836 euro” inbertitu direla zehaztu dute, Aldundiak 515.000 euro, zehazki, 8.000 metro koadroko ingurua berrerabiltzeko.
Mugikortasuna “Maiatza eta iraila artean burutu dira lanak; dena dela, oraindik ere paperontziak eta arbolak jartzea falta da eta elementu horiek urtea amaitu aurretik jarriko dira euren bidezko lekuetan”. Gaineratu dutenez, “Bermeoko Udalak 2019an egin zuen Mugikortasun eta Aparkalekuen Planaren planteamenduari erantzuten dio” aparkaleku berriak. - I. F.
Más en Bizkaia
-
Metro Bilbao extiende la app Navilens a toda su red para facilitar la accesibilidad a personas con discapacidad visual
-
La Palma sirve el mejor pintxo de bacalao del Casco Viejo de Bilbao
-
MarisGalicia bate récord de asistencia en Bizkaia con 19.600 visitantes hasta la fecha
-
La homogeneización urbanística de Bilbao simplifica el nuevo callejero fiscal