Getxoko gurutzaontzien terminalak igandean hartuko du Kai Jaia
"Bilboko Portuari buruzko parke tematiko" bihurtuko du
GETXO. Kai Jai taldeak Getxoko gurutzaontzien terminala "Bilboko Portuari buruzko parke tematiko" bihurtuko du 10:30etik 14:30era, Bilboko Portuko Agintaritzak ohar batean jakinarazi duenez. Jaiegun honen antolatzaileak Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioa dira.
Bilboko Portuko jai honetako helburua da modu dibertigarri eta jolasen bidez ezagutu ahal izango dela bere jarduera eta eragina, bai ekonomian, bai herritarren egunerokotasunean. Horregatik, ekitaldiaren eskaintza oso zabala izango da.
Egun horretarako aurreikusitako jardueren artean, haurrentzako antzerkia, polizia-txakurren erakustaldia, ipuin-kontalariak, puzgarriak, uretako motorren simulagailuak, jokoak eta tailerrak daude, besteak beste.
Dena pentsatuta daude, horregatik, informatu dute baldintza atmosferikoak txarrak badira, itsas estazioan bertan aurreikusitako jarduerak bakarrik mantenduko direla, leku horietan edukiera mugatua baita.
Nahiz eta gurutzaontzien terminalak aparkaleku librea dauka, antolatzaileek erabaki dute autobus bat jartzea bisitarien eskura lekualdatzea errazteko. Garraiobide hau doakoa izango da eta nahi dutenek Neguriko eta Zubi Esekiko metro-geltokian ordu-erdiro aurkituko dute.
Más en Bizkaia
-
Basauri será este fin de semana el mayor escaparate de las danzas autóctonas
-
Mundaka homenajea a vecinos fusilados en la Guerra Civil
-
Gernika-Lumo fija cita mensual para renovar el DNI y el pasaporte sin desplazarse a partir de octubre
-
Abierto el plazo de inscripción para el taller de teatro en Bermeo