Itsasadarraren aldameneko paseoaren hobekuntza lanak, martxan
Paseoa asfaltatu eta argiz hornitzeko eta bidegorria eraikitzeko, Udalak 121.000 euro inbertituko ditu
BILBO. "Hau da barakaldarrek sarrien darabilten bideetako bat oinez ibiltzeko eta korrika egiteko ez ezik gure itsasadarraz gozatzeko ere. Hala izanik, hobetzeko proposamen hau Partaidetzazko Aurrekontuetan mahairatu zen, eta herritarrengandik bozka gehien jaso zuen", gogoratu du Amaia del Campo alkate barakaldarrak. Alde horretatik, 121.000 euro inbertitu ditu Udalak, Lutxana eta Arrontgi lotzen dituen ibilbidean esku-hartzeko.
Lurrak ez direnez Udalarenak, baimena eskatu behar izan zaie jabeei. Bide ertzak garbitu, soildu eta eskokatuko dituzte, ibilbide osoan hazi diren sasiak kenduz. Bide ertzeko areka ere garbituko dute, Serralta zumardiaren hasierako tartean.
Horrez gainera, argiteria publikoaren sarea sortuko da, orain arte ez baita horrelakorik egiterik izan, ez zen eta udal jabetzapekoa. Sei metro altuko zutabe tronkokonikoek argituko dute paseoa, eta hormigoizko oinarri aurrefabrikatuen gainean kokatuko dituzte. Led teknologia erabiliko da argietarako.
Bidea asfaltatuko dute, lurreko zulo eta arrakalak estaltzeko, bai eta oinezkoentzako espaloia egingo ere Lutxanako futbol zelaiaren aurretik orain dagoen zebra-bideraino, Serralta Zumardiaren hasieran. Hiru metro zabal izango ditu espaloi berriak.
Luzetarako marrak ere margotuko dituzte, bai eta bidegorriaren galtzadaren sekzioa mugatzekoak ere. Ibilbide osoan, loreontzi-jesarlekuak jarriko dituzte.
"Barakaldo pixkanaka doa itsasadarrerantz bidea zabaltzen: bidea egokitzea da horren froga", adierazi du Del Campok. "Obrari esker, segurtasuna eta erosotasuna irabaziko ditu barakaldarrek uso darabilten gune horri", esanez amaitu du alkateak.
Más en Bizkaia
-
El acceso a la Zona de Bajas Emisiones de Bilbao no requerirá la pegatina ambiental
-
Todos los conciertos de Hirian: 18 artistas actuarán gratis en Rekalde
-
Bilbao abre las inscripciones para las colonias de verano este miércoles
-
Expovacaciones regresa al BEC con las alternativas de ocio más innovadoras: parapente, pintar con vino o Txotx Experience