BILBO. Yolanda Díez Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzia pozik agertu da kanpainaren aurreneko emaitzekin eta adierazi du eskerrak eman behar zaizkiela herritarrei, azpimarratuta kanpainari jarraipena eman behar zaiola eta lortu behar dela gero eta jende gehiagok adoptatzea txakur bat bide honetatik. Horregatik jarri zuen abian Bilboko Udalak kanpaina hau, jendeak abandonatuta utzi eta Animaliak Kontrolatzeko Udal Zentroak jasotzen dituen maskoten adopzioa ?batik bat, txakurrena eta katuena- bultzatu nahi duelako.

Udal zerbitzuek jasotzen dituzten animaliak Animaliak Kontrolatzeko Udal Zentrora (Saratxebidea, 15, Artxanda) eramaten dituzte. Udalaren helburua da animaliok adopzioan ematea eta horretarako, lankidetza-hitzarmenak ditu animalien babeserako elkarte birekin: APA Puppy Bilbao, txakurrentzat, eta Felinos Bilbao, katuentzat.

MIKROTXIP BIDEZKO IDENTIFIKAZIOA

Era berean, Diez zinegotziak gogoratu du txakurren ongizatearen aurreneko urratsa identifikazioa dela. Animalia aurkitzeko biderik eraginkorrena - galdu bada edo lapurtu badute- mikrotxiparen bidezko identifikazioa da. Gainera, txakurren kasuan derrigorrezkoa da.

Identifikaziorik ez edukitzeak ondorioak ditu, bai animalien babesaren arlokoak bai pertsonen segurtasunaren arlokoak; izan ere, animaliaren eta jabearen arteko lotura da txipa.

Lagun egiten dizu txakurrak? Segurtasuna ematen dizu? Mendira laguntzen dizu? Beste pertsona batzuekin harremanak izaten laguntzen dizu? Maite duzu zure txakurra?:

IDENTIFIKATU EZAZU MIKROTXIPAREKIN

  • Identifikatu, galtzen bada aurkitu ahal izango duzu-eta.
  • Identifikatu, lapurtzen badizute aurkitzeko aukera gehiago izango duzu-eta.
  • Identifikatu, horrela txakurtegiak gainezka ez egoten lagunduko duzu-eta.
  • Identifikatu, Animaliak Kontrolatzeko Artxandako Zentrora eramaten badute, denbora gutxiago egongo da-eta instalazioetan.
  • Identifikatu, legeak hala agintzen du-eta.
  • Identifikatu, administrazioak egiaztatzen badu animalia ez duzula identifikatu, 900 eurora arteko isuna jar diezazuke-eta.

ZER EGIN ADOPTATZEKO

Adopzioan emateko dauden txakurren eta katuen zerrenda bat argitaratzen dute Udalarekin elkarlanean aritzen diren elkarteen webguneetan:

www.puppybilbao.org

(673 11 31 03 / 692 70 61 60)

apapuppy@puppybilbao.org

www.felinosbilbao.org

(637 00 24 28)

info.felinosbilbao@gmail.com

Informazio gehiago: Animaliak Kontrolatzeko Udal Zentroa.

(944 271 470)

Astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara.