Lemoa - Lemoako jaiak gero eta gertuago daude. Hilabete bat baino ez da falta 2019ko saninazioei hasiera emateko. Lemoako bizilagunek eta herrira hurbiltzen diren pertsonek dantzatu eta abestu egingo dute uztailaren 26tik 31ra bitartean, eta horretarako, kontzertuak izango dira baliabide ederrak. Zentzu honetan, atzo, Lemoako Udalak, festetan izango diren kontzertuen izenak iragarri zituen. Jaietako kontzertuak, uztailaren 26, 27 eta 30ean izango dira aurtengo saninazioetan.

Hauen artean, Zea Mays eta Gozategi igoko dira eszenatokira festetan, besteak beste. Oxabi Erromeria Taldea, Liher, Urrats Erromeria eta Tributo M.C.D. ere daude musika-kartel honetan. Jaiei hasiera emateko, lehenengo egunean, Tributo M.C.D. eta Urrats Erromeriaren kontzertuak antolatu dira 23.00etatik aurrera. Hurrengo egunean, ibilbide luze duten bi taldeen kontzertuak egongo dira primeran pasatzeko; Zea Mays eta Gozategik jarriko diote erritmoa larunbat gauari, baita 23.00etatik aurrera.

Hurrengo astearterarte geldialditxo bat egongo da kontzertuekin, hain zuzen ere, San Inazio bezpera arte. Egun horretan, Liher eta Oxabi Erromeri Taldearen txanda izango da. Kaso honetan, gaueko 23.30etan emango zaio hasiera saioari. Iaz bezala, kontzertuetarako prestatuko den eszenatokia Elizondon egongo da kokatuta. Programa oraindik amaitu gabe egon arren, normala izan ohi denez, kontzertuez gain beste musika emanaldi eta saioak egongo dira festa egunetan.

Agenda kulturala Udaletxeko Kultura Sailak antolatuta, uztailerako agenda kulturala beste jarduera batzuk ere badauzka. Gainera, festetan hainbat jardueretan parte hartzeko, data batzuk kontutan izan beharko dituzte Lemoako biztanleek. Horrela, hilaren 1ean (12raino), Jaietako kuadrillen afarirako eta herri bazkarirako txartelak eskuragarri egongo dira Udaletxean goizeko 8.00etatik eguerdiko 14.00etara.

Hilaren 4ean, Lemoa Lehen Proiektuaren aurkezpena antolatu da Elizondo Kulturgunean (18.30). Ganzabal Mendi Taldeak mendi irteera bat antolatu du Europako Mendietara. Saninazioak ospatu baino lehen, Tallerretako eta Lemorietako jaiak ere izanen dira, uztailaren 13an hain zuzen ere. 24ean, Jaietako Kirol Txapelketen finalak jokatuko dira kiroldegian eta han bertan, Mozorro Lehiaketan eta Rally Umoristikoan (festetan zehar) parte hartu nahi dutenek, izena emateko aukera izango dute 19.00etatik 20.00etara.

Festak hasi baino egun bat lehenago, 25ean, Pirineoetara irteera egiteko asmoa dago ere, hilaren 28rarte. Ludoteka zerbitzua itxita dago udan, udalekuak direla eta. Beste alde batetik, udal liburutegia 11.00etan irekitzen ditu ateak ordu biak arte. Uztailaren 29tik irailaren 10era itxi egingo da.