BILBAO. Hauek biltzen ditugu ekintzailetza digitalean: teknologiaren, aplikazioen, web-orrien, bideo-jokoen, lineako marketinaren, plataformen eta abarren garapenarekin zerikusia duen proiektu oro, hau da, ideia teknologikoak, sektore tradizional bati buruzko ideiak barne: web plataforma baten bidez soilik salduko duen arropa-denda bat edo lineako argazki-denda bat.
Bizkaiko herritarrentzako presentziazko programa horrek mundu digitalean modu egokian ekiteko metodologiak, ikuspegiak eta gomendioak aurkezten ditu eta haiei xedea lortzen laguntzea, proiektua identifikatzeko aukera emango dieten tresnez hornitzea eta mundu digitalarekin lotutako negozio-ideia martxan jartzea da horien helburua. Fase honetan, 500 €-ko beka bat emango da gehienez partaide bakoitzeko, joan-etorri, dieta eta antzekoen gastuak ordaintzeko (I. fasean 250 €/hilean).
Hauek dira Taldeka Digitala programan parte hartzeko baldintzak:
*Desiragarria izan arren, ez da nahitaezkoa negozio-ideia jakin bat izatea. Hori bezain baliagarria da ekintzailetzarako jakin-mina eta enpresa-ideia digital baten sustatzaile izateko ilusioa izatea.
Programa fase hauetan banatuta dago:
Urriaren 31ra arte irekitako izen-ematea.
Lo último |